Durangok Julene Azpeitia lehiaketako sarituak ezagutzera eman zituen atzo Plateruenan
Mugalari
Durangoko Udalak, Julene Azpeitia Lehiaketako sarituak ezagutzera eman zituen atzo Plateruena Kafe Antzokian. Egun polita izan zen.
Aurten, guztira, 319 obra jaso dira, 245 ipuin eta 74 olerki eta bertso. Udala 1983 urtean hasi zen Julene Azpeitia Lehiaketa antolatzen umeak eta euskara uztartzeko helburuarekin, horiek baitira hain zuzen ere, euskararen etorkizunaren ardatz eta esperantza.
Lehiaketan, alde batetik Durangoko eskoletako gazteek eta kanpoko eskoletan ari diren gazte durangarrek (18 urte artekoak) parte hartu dute eta bestetik, 18 urtetik gorako edonork. Aurten ere, epaimahaia Durangoko Udaleko Euskara Sailak izendaturiko zenbait adituk osatu dute.
Hona hemen aurtengo sarituak, klikatu:
https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2018/06/Irabazleak2018-web.pdf