Durangaldeko nekazal lurren babeserako eta eskola jangeletan izan dezakeen eraginerako abiapuntu sendoa izan da ‘Oinak Lurrean’ jardunaldia
Testua · Lurra Oinak
Lehenengo eta behin, eskerrak eman nahi dizkiot Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoari jardunaldiok elkarrekin antolatzeko aukera ematearren. Nola ez, eskerrak eman nahi dizkizuet ere jardunaldian parte-hartu duzuen guztioi; bai, antolaketan lagundu duzuenoi, eta, zein, hizlari edo entzule legez egon zaretenoi.
Orain dela hilabete bat, jardunaldiok aurkeztean adierazi genuen mundua krisi global batean dagoela, eta krisitik nola irten dela jokoan dagoena. Gure ustez bi aukera daude horren aurrean; lehenengoa, errezeta zaharrak erabiliz krisiari partxe bat jarri eta urte gutxian berriz ere kolapsora bueltatu, edo, bigarrena, hausnartu, mahai gainean errezeta berriak jarri, eta proposamenak egin krisia sortu duten oinarriak aldatzeko. Bigarren horren aldeko apustua egiten dugu guk.
Bertolt Brechek esana da “la crisis se produce cuando lo viejo no acaba de morir y cuando lo nuevo no acaba de nacer”. La crisis que sufrimos deriva en gran parte debido al modelo de desarrollo territorial que tenemos, puesto que ese desarrollo territorial refleja nuestro modus vivendi. Hay elites que no dejan morir al viejo sistema para que uno nuevo mas justo y mejor no nazca; están aprobechando el momento para imponer sus intereses, imponiendonos las viejas recetas del cemento y el ladrillo como generadores de riqueza. Ejemplo de ello es el empeño que tienen en construir el TAV, tan antisocial y antiecologico, que hará imposible que el silencio se oiga en en las faldas de Anboto.
Gaurko jardunaldiek agerian utzi dute, badaudela lanabesa sistema hobe bat eraikitzeko, badugula alternatiba eta gure esku dagoela. Goizeko hiru berbaldiek erakutsi digute zein den bidea, nekazaritza eta abeltzaintzarako egokiak diren lurrak babestu behar ditugu, gure territorioa babestu behar dugu. Oso industriala den eskualde batean bizi gara eta gaur hemen aurkeztu diren alternatibak ez dira jarduera ekonomiko horren kontrako aldarri bat, badakigu industria oso garrantzitsua dela gure ehun ekonomikoan eta hala izaten jarraitu behar du, bizi kalitate eta aberastasun iturri baita. Gaurko jardunaldiekin erakutsi nahi izan duguna da nekazaritzarako zein abeltzaintzarako aproposenak diren lurrak babestuz gero, eta politika egokiak eginez gero, nekazaritza zein abeltzaintza berpiztea posible dela, azken finean, lanpostuak sortzea posible dela.
Bi oinarriren gainean lan egin behar dela adierazi du Josep Montasellek; bata, pertsona bakarrean ezin dira oinarritu proiektuak, pertsonetan eta lantalde kohesionatuetan oinarritu behar dira, eta, bestea, ezkortasuna albo batera utzi behar dugu, nekazal guneek konformismotik alde egiten duten pertsona aktiboak behar ditu. Gure egiten ditugu oinarriok. Decia en euskera, Josep, que destacas dos principios como importantes a la hora de trabajar, por un lado el trabajo en equipo, y, por otro,renegar del pesimismo. Que sepas que los hacemos nuestros y que con el trabajo conjunto entre instituciones y población conseguiremos que el lema del agricultor del la huerta Zaragozana vuelva a ser realidad en Durangaldea, conseguiremos que las luciernagas vuelvan al campo.
· Fenomeno bat · Nekazal lurrak bertan behera uztearen fenomenoa, batez ere azken lau hamarkadetan, Europa osoari eragiten dion fenomenoa da, eta, Bizkaia zein Durangaldea ez dira salbuespena. Nekazal lurrak bertan behera utzi ditugu eta artifizializatu, agerikoa da hori paisaian. Durangaldean, garapenaren izenean, nekazal jarduerarako egokienak ziren lurrak industriaren beharrak eta hiri lurzoruaren beharrak asetzera bideratu dira, eta lur horietan kokatu dira merkatalgune handiak, industriaguneak eta merkatzien garraiorako azpiegiturak. Horren ondorioz, gaur egun nekazal edo abeltzain azpiegiturak jarri ahal izateko eskura dugun lurzoru egokia urria da, eta, gainera, beroiek eskuratzea ia ezinezkoa dela esan dezakegu, bai beste erabilera bat jasaten dutelako edo espekulazioaren ondorioz prezio handia dutelako.
Ez gara baina ezkortasunean jauziko, jakitun gara arazoetaz eta aurre egingo diogu. Eskualdeko Elikadura mahaia osatu berri dugu Durangaldean Urikiola Landa Garapen Alkartearen barruan, eta lehenengo pausua eskualdeko Elikadura Sistemaren azterketa egitea izango da Leire eta Sergiok prosatu duten bezala.
Imanol Esnaolak Euskal Herriaren ikuspegi osoa ekarri digu. Adierazpena du elikagaiak hormigueos baino es direla orain dela urte aslotatik Honda eta filosofía hori gure egin dugu. Elikadura hornitu txarto hutsa izanik sistema bat eraikitzeko, eta elikadura egitirazko Gaia izatea uzten dionean, lurra justu egiten dugu, eta, ondorioz, elikagaiak gure etxeetara heltzeko behartirik gaude, garraio azpiegitura handiak egiterakoan. Horretan gaude gaur egun. Imanol Esnaolak esan du ere, borondatea ezberdinen arteko adostasuna dela. Adostasunak ehuntzen gabiltza orain Urkiola Landa Garapenean, eta horretarako sortu dugu elikadura mahaia.
Zer jan hura izan dio esaera zaharrak. Eskualdean pil-pilean dabilen gai bat ere izan dugu eskuartean gaur, eskoletako jangelena hain zuzen ere. Eneko Viñuelak zein egoeratan gauden eta berori hobetzeko proposamenak ekarri dizkigu. Eman dizkigun datuak eta egoeraren argazkia kezkagarria da. Hau esanagatik datuok ez dira sorpresa bat izan, eskola komunitatearekin berba eginez gero argi uzten dizute zein egoera latsa den jangeletakoa. Enekok berak proposamenak egin ditu, baina Margaritak agerian utzi du borondate politikoa egonez gero egoera zuzentzen joateko neurriak har daitezkeela eta gu, eskualdean, horretara goaz.
· Aurre egin · Pepe Mujikak dio saihestezina denaren aurrean negar egiterik ez dagoela, aurre egin behar zaiola. Durangaldean egoerari aurre egitea erabaki dugu eta Urkiola Landa Garapen Alkartean osatutatko Eskola Publikoetako Jangelen azpimahaia osatu dugu, azpimahaia udalok, eskoletako zuzendaritzek, gurasoek eta sektoreak osatzen dute. Lehenengo erabakia hartu dugu dagoeneko: Eusko Jaurlaritzara programa piloto baten bila joango gara eta Programa integrala gurekin batera diseinatzea eskatuko duguzera. Eskualdearen izenean joango gara, eskola kontseiluan hala onartu duten eskolen izenean, Durangaldeko eskoletan bertako produktuez hornituta eta eskolan bertan sukaldatzen diren jangelak eskatzera. Pausu hau emateko baldintzak ematen dira eskualdean: alde batetik, gurasoek osatzen duten Berton Bertokoa herri mugimendua dago, beroriek aldarrikatzen dute gure seme-alabek eskubidea dutela osasuntsu, sasoiko produktuak eta eskolan sukaldatuak jateko; bestetik, eskualdeko bost alderdi politiko esanguratsuenok Berton Bertokoaren manifestua gure egin dugu eta, ondorioz, horren alde lana egingo dugunaren konpromezua hartzen dugu.
Dice Pepe Mujika que “Lo inevitable no se llora. Lo inevitable hay que enfrentarlo”. En Durangaldea hemos decidido afrontar este problema y con ese objetivo se ha formado una mesa que tratara el tema de los comedores escolares formada por Ayuntamientos, direcciones de los centros escolares, AMPAs y representantes del sector. En dicho foro se ha tomado la primera decisión: se solicitara al Gobierno Vasco un programa integral que provea los comedores escolares productos locales y cocinados en la misma escuela, tendemos la mano al Gobierno Vasco para que diseñe con nosotras ese programa integral. Pensamos que existen las condiciones idoneas en Durangaldea para aforntar este reto: por un lado existe un importante movimiento popular formado por madres y padres de los escolares de la comarca que reivindican el derecho a comer producto sano de temporada y cocinado in situ en las escuelas; por otro lado, las cinco fuerzas políticas más representativas de la comarca hemos hecho nuestros esos postulados y entiendo que nos hemos comprometido ha luchar por ellos. En lo que a nosotras concierne el compromiso es total.
Beste barik, lana badugu, erronka handia ere bai, baina ezinezkoa bakarrik dirá saiatzen ez diren gauzak eta tu saiatuko gara.