Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
6:24 am,
temperature icon 10°C
Humidity 81 %
Ráfagas de viento: 49 Km/h

Mikel Garaizabal sommelierrak Euskal Gastronomia Akademiaren Manuel Llano Gorostiza 2018 saria irabazi du

Mikel Garaizabal enologo eta sommelierraren lana azpimarratu nahi izan du Euskal Gastronomia Akademiak, “Manuel Llano Gorostiza” sariarekin. Sari hau ardoaren inguruan lan egiten duten pertsona, elkarte eta instituzioei aitorpen bat da.

mikel-aurkezpena-700x450

Mikel Garaizabal.

 

Beste gauza batzuen artean, hogei urtetan zehar Elorrioko Mikel Garaizabal Pildain enologo eta sommelierrak ardoaren kulturari egindako ekarpen zabalagatik jasoko du sari hau.

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak zuzendutako ekitaldia, datorren maiatzaren 28an ospatuko da 17:45etan Gasteizko kongresuen Europa jauregiko Gasteiz aretoan.

· Mikel Garaizabalen ibilbide profesionala · Mikel Garaizabal Pildain, ardoaren kulturaren dibulgatzailea da. Sommelier, Ostalaritzan,  Turismoan, Enologian eta Bitikulturan tituluduna. 1996. urtetik ardoaren munduan jardun du, 1500 kata, ikastaro, eta ponentzia baino gehiago eman ditu mundu osoan zehar.

Idatzitako liburuak: Ardoaren kultura zabaltzeko lanean, lau liburu idatzi ditu. Horietako bi, “Vinos de Euskal Herria” eta “Txakoli de Bizkaia. El viaje”, Gourdmandarekin sariatuak izan dira. Hurrenez hurren, 2003an Bartzelonan eta 2013an Paris eta Yatain (Txina), munduko mailako gastronomia liburu onenak bezala izendatu dira kategoria ezberdinetan. Gourdmand sariak liburu gastronomikoen Oscarrak bezala ezagutzen dira.

“Mahatsaren Orpotik Dator” ardoaren inguruan euskara hutsean idatzi den lehen liburuaren idazle eta editorea eta ardoaren terminologiaren egilea da.

Komunikabide ezberdinetan kolaboratzen du: Ardoaren munduko telebista programetako aurkezle eta koordinatzailea. Gaur egun Eitb1 kateko “Gure Kasa” saioan asteroko kolaborazioak egiten ditu.

LOS 10 CONSEJOS SABROSOS DE IZARO · «Recomiendo la infusión de jengibre y limón en el bar Taba de Donostia»

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu