Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:59 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Elorriarrek erabakiko dute Aldapebeitia jauregia zertara bideratu

Iraganean marianisten ikastetxe, udaletxe, osasun zentro edota Elorrioko eragile ezberdinen egoitza izan ostean, 2005ean hutsik geratu zen Aldapebeitia jauregia. Orain, berau zertara bideratu daitekeen erabakitzeko ‘Aldapebeitia Aldaberritu’ prozesu partehartzailea martxan jarri du bertako udalak, eta elorriar guztiei parte hartzeko deia luzatu die. Zentzu horretan, maiatzaren 16tik ekainaren 4ra luzatuko da proposamenak helarazteko epea.

Elorrio1

“Aldapebeitia Elorrioren parte garrantzitsua izan da urte luzez, gutako asko joan gara osasun zentrora edo bertan zeuden elkarteetara, eta aurretik ere udaletxe izan zen. Orain, bada ordua eraikina ahazturatik atera eta erabilera berri batera bideratzeko. Dena den, aldaketa hori elorriar guztiekin batera egin nahi dugu, amesten dugun Elorrio hori guztion artean eraikitzen jarraitzeko”, azaldu du Idoia Buruaga alkateak.

Eraikinaren tamainagatik erabilera ezberdinak eskaini daitezke, eta hori izango da prozesuaren helburua: elorriarrek bertan zer egingo luketen galdetzea. “Ahalik eta elorriar gehienen artean adostea da helburua, udaletxean dagoen alderdia dagoela, elorriarrekin adostu duguna errespetatu dezagun”, nabarmendu du Buruagak.

· Buzoiak herriko gune ezberdinetan · Horretarako, maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean ‘Ate Irekiak’ saio ezberdinak egingo dira herriko elkarte, eragile eta norbanakoentzat. Astean zehar, elkarteen bisitak 18:00etan hasiko dira, eta herritarrenak 19:00etan. Asteburuan, berriz, Elorrioko Arrapaladan Antzerki Taldeak antzeztutako bisita gidatuak egingo ditu 12:30ean zein 19:00etan. Bertaratutakoek beren iritzia utzi ahalko dute, ostean arloan adituak direnek beraien ekarpenak aztertzeko.

Modu horretan, jauregiaren ezaugarri estrukturalak ezagutu, beste herrietako esperientziak entzun eta proposamenak bertan egiteko aukera eskainiko zaie bisitariei. Bisita horiek dinamizatzeko partehartze arloko adituak egongo dira, herriko ‘Arrapaladan’ antzerki taldeko kideekin batera.

Horrez gain, herritarrek bide ezberdinak izango dituzte erabilera aproposena proposatzeko, izan ere, herriko hainbat eraikin publikoetan postontziak utziko dira etxera bidaliko diren galdetegiak helarazteko. Gainera, ahalik eta jende gehiagorengana heldu ahal izateko, www.elorrio.eus webgunean atal berezi bat sortuko da.

“Beste proiektu batzuetan egin bezala, elorriarrei hitza eman nahi diegu, denon artean erabakiko baitugu eraikin hau nola eraberritu. Horregatik, elorriar guztiak prozesuan parte hartzera gonbidatzen ditugu”, gaineratu du Buruagak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu