Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
1:24 am,
temperature icon 18°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 66 Km/h

Aukera bikain bat arkeologia eta historiara hurbiltzeko

Garazi Arrizabalaga

Garazi Arrizabalaga Cabrerizo

· Garazi Arrizabalaga Cabrerizo Durangoko Museoko koordinatzailea da

Dagoeneko badira 9 urte Durangoko Arte eta Historia Museoan Arkeologia eta Historiako jardunaldiak antolatzen direla. Bederatzi urte hauetan zehar hainbat gai eta garai tratatu dira; arkeologia, hominizazio-prozesua, neolitizazio-prozesua, metal aroa, erromatarren garaia, Erdi Aroko gazteluak, Erdi Aroko hiriak eta Erdi Aroko paisaiak. Aurten baina, lerro kronologiko horretatik aldendu egingo gara eta iraganera begiratzeko modu berriei buruz arituko gara.

Arkeologiak gure oraineko gizartea ulertu eta ezagutu ahal izateko duen garrantziari buruz, zehazki. Arkeologia molekularrak hezurrek kontatzen digutena azalduko digu, gerra zibileko arkeologiak gure gertuko historia ulertzen lagunduko digu eta arkeologia feministak mendeetako desberdintasuna gauzatzeko erabiliko dugu.

Aurtengo hitzaldiak, gainera, hiru historialari gazteek eskainiko dituzte. Maite Iris Collado, Josu Santamarina eta Aitziber Gonzalez. Gaztetasuna, tratatuko duten gaietan ikus daiteke; gai aurrerakoiak, berriak eta ezezagunak.

Aurreko urteetan bezala, Belén Bengoetxeak (EHU) koordinatu du jardunaldia eta ziur, aurten ere arrakasta izango duela.

Aukera bikaina da arkeologia eta historiara hurbiltzeko. Maiatzaren 12, 19 eta 26an izango dira hiru hitzaldiak, arratsaldeko 7etan, Etxezarreta jauregian. Denok zarete ongi etorriak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu