Ikasturte honetako azken Jam Sessiona izango da ostiralean Plateruenan
Datorren ostiralean, maiatzak 11, gaueko 21:30etan, Plateruena Kafe Antzokian ikasturte honetako azken Jam Sessiona izango da.
Ohiturari jarraituz hasieran talde gonbidatu bat izango da saioa zabaltzen, kasu honetan Charles Cooper & JCB Trio: ‘Triology’ proiektuarekin. Ikuspuntuen fusioa bezala definitu daiteke egitasmoa, soinu bakar batean bat eginez jazza, hip hopa, neo soul eta gospela. Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera paregabea.
Etiquetas: Jam Session, Plateruena