Berrizko nagusientzako parke osasungarriak erabiltzeko ekimena
Nagusiek parke osasungarriak erabiltzeko ekimena antolatu du Berrizko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, helburua Biosasungarri Parkeak erabiliz jarduera fisikoaren praktika bultzatzea delarik.
Maiatzaren 8an hasiko den jarduera ekainaren 26ra arte luzatuko da, eta saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du 11,15ean hasita. Matzagabarrena eta Berrizburu parketan burutuko da asteartero.
Jarduera doakoa izango da eta plaza mugatuak izango ditu. Izen ematea Berrizburu Kiroldegian (10:00 – 20:00) ( 946 826 244) eta Berrizko udalan izan beharko da (9:00 – 14:00) ( 946 824 525).