Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
10:17 pm,
temperature icon 6°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Zubietako erraustegiko auzipetuen gaineko hitzaldia izango da Plateruenan 27an

maquina-escribir MUGALARI

Apirilaren 27an, ostirala, Durangoko Plateruena kafe antzokian Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Melchor kazetariak, Ainhoaren eta Iñaki Errazkinen kasuari buruzko hitzaldia emango dute arratsaldeko 18:00etan. Hitzaldiarekin epaiketa injustu batean amaitu izana salatu nahi dute, hain zuzen milaka miloiko zor ekonomikoa eta herritarren osasunarentzat arrisku garbia den Zubietako erraustegiaren proiektu gaindimentsionatua gelditzeagatik.

plateruena-kafe-antzokia-(1)

Durangoko Plateruena Kafe Antzokia. PHOTO. Durangoko Turismo Bulegoa

Salaketa bultzatu dutenek ehun milioi eurotako isuna eskatzen dizkiete Ainhoa Intxaurrandieta (2011 eta 2015 artean Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari izan zena) eta Iñaki Errazkini (garai hartan ingurumen diputatua zena). Euren aurkako epaiketa apirilaren 12an hasi zen.

Guzti honengatik, herriz herri hitzaldi bira egiten ari dira haien kasuaren sakontasuna ezagutarazteko, herritarrak informatzeko, injustizia salatzeko eta erraustegiarekin jokoan dagoena argitzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu