Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
7:55 am,
temperature icon 9°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Durangarrak eta bertako dendak herrian jarritako locker adimendun berriak erabiltzera animatu ditu Udalak

Durangoko Udalak eta Dendak Bai merkataritza eta ostalaritza elkarteak bi leihatila adimendun jarri dituzte martxan, bertako enpresa eta saltokien eta herritarren arteko elkarrekintza erraztu eta modernizatzeko, konexioa indartuz eta oraingo eskaeretara egokituz.

Leihatila adimendunak, estrategikoki Merkatu Plazaren aurrean eta TADUren aparkalekuaren ondoan daudenak, dagoeneko martxan daude, eta herriko saltokiek soilik erabili ditzakete.

Zerbitzu hori erabiltzeko, bezeroek izena eman dezakete erabiltzaile gisa https://columatsmartsystems.com/newreg/65f33c4d897e090 estekaren bidez.

Tokiko saltokiak, elkartearen kide izan edo ez, zerbitzuan alta eman dezakete Dendak Bairekin harremanetan jarrita; izan ere, proiektu honen garapenak Dendak Bai elkartearen lankidetza estua izan du, locker-ak kudeatzearen ardura bere gain hartuz.

Joan den astelehenean, Dendak Baik beharrezko prestakuntza eman zien tokiko establezimenduei, eta dagoeneko hasi ditu hala eskatu duten saltokiei alta emateko izapideak.

Leihatilen funtzionamendua oso erraza da: behin establezimenduek eta herritarrek izena eman dutela, saltokiak bere eskaera sortzen du, eta pertsonak zuzenean jaso ahal izango du gehien komeni zaion leihatilan, eta edozein ordutan, 365 egunetan 24 orduz baitaude martxan.

Horrek aukera ematen die negozioei egungo kontsumitzailearen eskaeretara egokitzeko eta balio erantsi bat eskaintzeko.

Kutxatilek hainbat tamainatako tiraderak dituzte, eta horietako batzuk hozkailuz hornituta daude; horri esker, elikagaiak eta edariak egoera ezin hobean kontserba daitezke. Laster, softwareko testuak euskaraz ere egongo dira eskuragarri.

«Durangoko gune estrategikoetan locker adimendunak martxan jarrita, urrats garrantzitsua eman dugu berrikuntzarako eta gure zerbitzu publikoen eta tokiko merkataritza-sarearen digitalizaziorako bidean. Proiektu honek durangarrei eguneroko bizitza errazteaz gain, erosketak komeni zaienean jasotzeko aukera emanez, gure tokiko negozioei ere bultzada nabarmena emango die» adierazi du Jesica Ruiz alkateorde eta merkataritza zinegotziak.

Ekimen horrek 41.350 euroko inbertsioa gehi BEZa jaso du, eta aurrerapauso bat da Durangoko Udalak berrikuntzarekin eta herritarrentzako zerbitzuak hobetzearekin duen etengabeko konpromisoan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu