Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:51 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

‘Laumunarrieta 1937’ eratu da Elorrion, Memoria Historikoan sakontzeko elkartea

Udaletxean eginiko aurkezpenean, elkarteak eta Udalak urte osorako egin duten plangintza aurkeztu dute jendaurrean. Duela 81 urte Elorrion izandako bonbardaketak ez du izan beste hainbat herrietako oihartzun berbera. Egia da ez zirela hainbeste biktimarik izan, baina italiar faxistek zerutik botatako bonbek gaurdaino diraute hainbat elorriarren oroimenean.

laumu

“Berandu baino lehen, hura guztia ahazturatik ateratzea da Laumunarrieta 1937 elkartearen helburua”, adierazi dute sortu berri den elkartearen ordezkariek, Elorrioko udaletxean eginiko aurkezpenean.

Beraiekin batera, Idoia Buruaga alkatea eta Txus Arrieta udaleko ordezkariak izan dira, eta nabarmendu dute, elkarte honi esker, iaz martxan jarritako ibilbidea sendotu egin dela. Izan ere, iaz Elorrioren bonbardaketa gogorarazteko hainbat ekimen jarri zituen martxan lehenbiziz udalak, eta herritar talde baten eta udalaren elkarlan berri horren hastapenetatik jaio da aurkeztu berri duten ‘Laumunarrieta’ elkartea.

· Justizia, erreparazioa eta aitortza · “Memoriaz hitz egiterakoan iraganari begira jartzen gara. 1936ko gerra madarikatuaz gogoratzen gara, gure aurreko senideek sufritu zuten gerra madarikatu hartaz. Eta gerrak eragindako ondorioaz ere gogoratzen gara: goseaz eta izuaz, hainbat gaitaz baju-baju hitz egin beharraz, edota etxeko isiltasunaz. Baina gogoratzea ez da nahikoa. Errepresioa, edozelango errepresio mota sufritu zuten pertsona guztiek aitortza merezitu dute, aitortza eta erreparazioa. Udal hau, badakizue, behar-beharrezkoa den zeregin honetan ari zareten elorriar guztiokin alboz albo izango duzue”, adierazi die Buruaga alkateak bertaratutakoei.

Justizia, erreparazioa eta biktimen aitortza ardatz, elkarteak hiru lan-ildo nagusi landuko ditu aurrerantzean: Elorriarren testigantzak jaso eta aztertzea, ikerketa lerro bat irekitzea eta memoriaren zabalkunderako lan-tresna berriak erabiltzea. Horretarako, udalarekin elkarlanean prestatu duten urte osorako plangintza bat aurkeztu dute.

· ‘Memoria Historikoaren Astea’ · Bonbardaketaren urteurrena baliatuz, hainbat ekimen antolatu dituzte ‘Memoria Historikoaren Astea’ren baitan. Hasteko, elkartearen aurkezpenaren ondoren, Roman Berriozabalek ‘Egoera soziopolitikoa Elorrion’ hitzaldia eskaini du udaletxean bertan.

Martxoaren 22an, berriz, Iñaki Egañaren txanda izango da, ‘De los intxortas a Santoña’ solasaldia eskainiko baitu, erdaraz, arratsaldeko zazpietatik aurrera Iturri Kultur Etxean.

Egun berean, herriko ikastetxeetako ikasleek bonbardaketak Elorrion utzitako hondarrak ezagutzeko aukera izango dute Jon Ander Ramos adituaren eskutik. Arratsaldean, berriz, elorriar guztiek izango dute aukera berbera, izan ere, bi bisita gidatu antolatu dira helburu horrekin. Ramosek gidatuko ditu aipatutako bisitak ,17:30ean eta 19:00etan, plazatik abiatuta. Dohakoak izango dira, baina izena emateko udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura (HAZ) joan edo 94 658 27 12 zenbakira deitu beharko da.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu