ARGAZKI ERREPORTAIA | Durangoko Herrikoaren ostean Ibaizabal auzuneko lokala miatu du Goardia Zibilak
Testua | Izaskun Ellakuriaga
Argazkiak | Iban Gorriti
Euskal abokatuen kontra goizean hasitako Goardia Zibilaren operazioak Durangon ere izan du eragina. Intxaurre elkartea miatzen ordu bi inguru egin dituzte eta gero Ibaizabal auzuneko lokal batean ere izan dira. Ertzaintza ere bietan izan da arazorik gertatu ez dadin zaintzen. “Konponbide garaia da. Errepresiorik ez” leloarekin pankarta eutsiz hainbat lagun batu da bi lekuen kanpoaldean protestatzeko. Ez da ezelango arazorik egon. MUGALARI bietan izan da eta hemengo argazkiak dira lekuko. Gaurko eta biharko, 19:30etan, Andra Marin mobilizazioa deitu dute.
Etiquetas: Durango, Ertzaintza, Guardia Civil, Herriko, Miaketa