Durangoko Udal Euskaltegiak antolatutako V. Azoka solidarioak 250 kilo janari baino gehiago bildu ditu JAEDentzako
Durangoko Udal Euskaltegiak antolatutako V. Azoka solidarioak 250 kilo janari baino gehiago bildu ditu JAEDentzako, premia handian dauden familiei laguntza emateko helburuarekin. Guztira, 511 euro bildu dira, aurreko edizioan baino 154 euro gehiago.
Durangoko Udal Euskaltegiak aurreko Gabonetan zehar premia handian dauden familiei laguntza emateko helburuarekin antolatutako azoka solidarioaren balantze oso positiboa egin du.
Guztira, 511 euro bildu ziren (aurreko edizioan baino 154 euro gehiago) eta diru horrekin, JAED elkarteak (Junta Asistencia Enfermos Durango), 200 pakete gaileta, 120 kilo arroza, 50 kilo baba zuri, 50 kilo dilista, 40 kilo garbantzu eta 36 litro esne erosi ditu. Janariaz gain, soberan geratutako jostailu, liburu, arropak eta apaingarriak Caritas elkarteari eman zaizkie.
Antolatzaileek gogorarazi nahi dute urte osoan tapoiak eta egunkariak batzen dituztela, ume-babeserako edo apadrinamendurako.