Fedearen testiguak
Xabier Eskauriatza
· Xabier Eskauriatza abadea Tabira Eliz Barrutiko animatzailea da
Elizak duen erronkarik sakonena, behar bada, zenbait arlo eta hesparrutan galdu duen sinisgarritasuna berreskuratzea da. Eta berreskuratze hori lortzerakoan, ezinbestekoa zaio testigantzaren balioak agertu eta garatzea. Guzti honi erantzuteko antolatu ditugu Tabira Eliz Barrutian aurtengo garizumako berbaldiak. Berbaldion helburua zera da: arlo konkretu batzuetan fedearen testigu diran gure ingurumariko persona batzuen testigantza propioa aditzera ematea.
Aukeratu ditugun testigantza arloak honexek dira: «Bake eta adiskidetzea», «Gaixotasunaren mundua», «Errefuxiatu eta etorkinen abegia» eta azkenik «Musika konpromezu bezala». Hitzalariak arloz arlo M.Carmen Hernández, Egoitz Zabala, Juanjo Moreno sj., eta Juanjo Elezkano kantaria.
Hitzaldiak eskema hau daukate: hasierako otoitza, hizlariaren testigantza eta testigantza ondorengo elkarrizketa. Berbaldiak gaueko 20.00etatik 21.00etara izango dira Durangoko jesuiten eliz ondoko Arrupe Aretoan. Egunak: Otsailak 21 eta 28 eta Martxoak 7 eta 14.
Azken ekitaldia, musikazkoa, Klarisen Komentuan ospatuko da.