Larunbata,
2025ko Otsailak01

MugaKultura

loader-image
Durango
3:42 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 25 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak Jauregibarria parkeko zubiaren segurtasuna hobetuko du

Amorebieta-Etxanoko Udalak Jauregibarriako parkean, San Martin errekaren gainean, dagoen zubiaren segurtasuna hobetuko du. Horretarako, Udalak egun dagoen zubia kendu eta egurrezko beste bat jarriko du.  Lanak otsailaren 26an hasiko dira eta bi aste barru herritarrek zubi berri bat izango dute.

puente nuevo jauregibarria

Zubi berri honek 12 metroko egitura izango du eta 5 metro igarotzeko. Gainera, ez labaintzeko zorua izango du eta 1,10 metroko altuera duen baranda. Barrote bertikalak izango ditu eskalatzea ekiditeko. Prebentzio neurri guzti hauek zubiaren segurtasuna indartuko dute.

Lanek dirauten bitartean, Nafarroako kamioien aparkalekua izan zena itxita egongo da. Gune honetan zubi berria muntatzeko lanak egingo dira. Tona handiko garabi baten laguntzarekin egitura zaharra ordezkatuko duen egitura berria han muntatu eta ipiniko da.  Udalak guztira 42.000 euro inguru inbertituko ditu hobekuntza honetan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu