Etxanora doan bidegorriaren bigarren faseko lanak hasi dira
· Bigarren fase honetarako Udalak 500.000 euroko inbertsioa egingo du
Udalak ekin dio Etxanoko bidegorriaren bigarren fasea eraikitzeko lanei. Oinezkoen eta bizikleten bidea luzatu egingo da eta honi esker inguruko auzokideak errazago joan ahal izango dira herrira.
Bigarren fase honetan bidegorria luzatu egingo da Bañerako bidegurutzetik Etxanoko Santa Maria elizara arte. Lanak amaituta daudenean, aukera egongo da bidegorritik joateko oinez zein bizikletaz hasi Txolonen eta Etxanoraino. Hobekuntza lan hauei esker, herriko auzoak hobeto lotuta egongo dira eta gainera, txirrindularien eta oinezkoen bide segurtasuna areagotuko da.
Lanak amaitu ostean, zornotzarrek errei bi izango dituzte bizikletentzat 3 metroko zabalerarekin, bakarra noranzko bakoitzean, eta jasotako espaloi bat, bi metroko zabalerarekin, oinezkoentzat. Bidegorria zabaltzeak oinezkoen eta txirrindularien zirkulazioa hobetzea ekarriko du. Gainera, errepideko asfaltoa berriztatuko da eta ibilgailuen abiadura muga gutxitu egingo da, 50 km/orduko izango delarik. Inguruko segurtasuna handitzeko, luminaria berriak jarriko dira auzokideen ikuspena handitzeko.
Bigarren fase honetarako Udalak 500.000 euroko inbertsioa egingo du. Lanak hiru hilabete luzatuko dira.
Amorebieta-Etxanoko Udalak urrats berri bat eman nahi du lan hauekin, herritarrei aukera jasangarriak eskainiz eta ingurumena zainduz.