Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
11:09 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Abadiñoko Udalak erakusleihoak hobetzeko ikastaro bat antolatu du

· Eskaparatismo jardunaldi batzuk egingo dira martxoan

Abadiñoko Udalak epea zabaldu du izena emateko erakusleihoen garrantziari buruzko jardunaldi batzuetan, martxoaren 5, 12, 19 eta 26an, 14:00etatik 16:15etara bitartean, Errota Kultur Etxean. Landa garapen, Merkataritza eta Turismo arloko zinegotzi Iñaki Rekaldek esan duenez, herriko merkatari guztiei zuzendutako ekimen honen asmoa da argibideak ematea euren dendak erakargarriagoak izan daitezan eta, hartara, bezeroak erakarri eta salmentak handitu ditzaten.

 

Hezgarri

Berrizko Bittor Camara Abadiñoko Hezgarri dendan. PHOTO. Mikel Petite

Guztira lau saio teoriko izango dira, eta haien ostean batzar bat negozio jabe bakotxarekin. Buruz buruko bilera horietan espezialista batzuek argibideak emango dizkiete merkatariei erakusteko nola hobetu euren denetako erakusleihoak. Teknikak irakatsiko dizkiete publikoa inpaktatzeko eta argia, formak eta beste hainbat elementu egoki erabiltzeko euren erakusleihoetan.

Parte hartzea dohainik izango da eta izena martxoaren 2ra arte eman daiteke udal bulego guztietan, dagokion inprimakia beteta. Iñaki Rekaldek herriko merkatari gzutiak animatu ditu ikastaldi “praktiko” horretan parte hartzera, bere bitartez lortuko dutelakoan “ondorio onak” euren denda eta negozioetarako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu