Elorrioko San Agustin auzoko pasealekua herritarrei ireki zaie aste honetan
Etxebarriandikoa baserri ondotik hasi eta zebra-biderainoko konponketak egin dira lurrean, herritarren erosotasuna eta segurtasuna bermatze aldera.
Udalak 48.172 euro erabili ditu konponketa hau egiteko, eta hilabete bateko epean gauzatu dira lanak. Proiektu hau egikaritzea, besteak beste, 2024ko aurrekontuak onartzeari begira Elkarrekin Podemos alderdiarekin batera adostu du Udalak.