Igandea,
2025ko Otsailak02

MugaKultura

loader-image
Durango
9:04 am,
temperature icon 3°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Mañariko Udalak Fiare Banka Etikoan 209.200 euro sartu ditu

endika jaio

Testua · Mañariko Udala

Mañariko udalak Banco Sabadellen zituen 209.201,5 euroak Fiare Banka etikora eramatea erabaki du. Ebatzi horren bidez, gizarte eraikitzeko bidean gure harritxoa jarri nahi izan dugu; gizartean balore justu, solidario eta humanoak sakontze bidean.

fiare

Finantza erakundeak merkatu neoliberalaren oinarrizko zutabeetariko bat dira. Etxegabetzeak direla eta, bankuek eta kutxek eragiten duten bidegabekeria larria da; honez gain, giza eskubideak urratzen dituzten arloetan inbertitzea, etxebizitzekin espekulatzea, arma merkataritzan dirutza erabiltzea edota armagintzako industriarekin dituzten harreman estuak dira finantza erakundeen ospe txarra eragin duten beste kontu batzuk.

Soilik etekin eta tamaina irizpideen arabeera funtzionatzeak gizarte eta errenta desberdintasunak zein sektore sozial txirotuenen bazterkeria areagotzea baino ez du ekarri. Izan ere, finantza arloaren helburu bakarra irizpide ekonomiko hutsetan oinarritutako errentagarritasuna lortzea da.

· Finantza arloa ulertzeko · Errealitate horren erantzun gisa, finantza arloa ulertzeko bestelako adierazpenak sortzen joan dira, aurrezpenak eta inbertsioak helburu sozialak dauzkaten jardueretara bideratzearren. Gainera, sistema horien beste oinarri nagusienetariko bat da aurreztaileek euren dirua nola erabiltzen ari den jakiteko eskubidea daukatela. Proiektu horiek enpleguaren sorrera eta gizarte barneraketa sustatuko duen diruaren kudeaketaren alde egiten dute, eta helburu daukate bankak jardutea euren ekintzen bidez errealitatea aldatu nahi duten eta errentagarritasun soziala aintzat hartzen duten pertsonen sintonian. Hots, baliabideak gizarte ongizaterako bideratzen dira.

Finantza adierazpen berri horietariko bat Fiare da. Banka etiko, herritar eta kooperatiboaren aldeko proiektua da, eta bere helburu nagusia da pertsona zein antolakundeen aurrezkiak ekonomia sozial eta solidarioko proiektuen zerbitzura bideratzea;  Mañariko udaleko gobernu taldeak printzipio horiekin bat egiten du, eta, ondorioz, bide horretan pausua ematea erabaki du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu