Igandea,
2025ko Otsailak02

MugaKultura

loader-image
Durango
9:07 am,
temperature icon 3°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika espetxe politika matxistak bakartuta dituela salatuko dute bihar Ermuan

Ermuko Emakumeen Asanbladak bi presoei elkartasuna erakutsi  eta argazki bat ateratzeko deia luzatu du. Hitzordua, Martxoaren 8a plazan jarri dute arratsaldeko 6,30etik aurrera.

agurtzane

Agurtzane Delgado ermuarra.

Agurtzane Delgado (Ermua) eta Ainhoa Mujika (Donostia) Alboloteko kartzelan (Granada) zigorra betetzen ari dira. 2017ko maiatzaren 18az geroztik, isolamendu-erregimenean daude, denbora “mugagaberako. 9. moduluko komunak halabeharrez garbitzeari uko egin zioten bi presoek eta hor dago isolamenduaren arrazoia.

Jasaten ari diren isolamendua bertan behera uztea, gizon eta emakumeen berdintasunaren kontrako neurri diskriminatzailerik ez hartzea eta euskal emakume presoen eskubideak errespetatzea exigitzen dute eta Ermuko udalean mozioa aurkezteko asmoa erakutsi dute.

 

MOZIOA

Agiri hau sinatzen dugun taldeok gure elkartasuna adierazi nahi diegu Alboloteko kartzelan (Granada) zigorra betetzen ari diren Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujikari; izan ere, 2017ko maiatzaren 18az geroztik, eta kartzelako zuzendaritzak hala erabakita, isolamendu-erregimenean daude, denbora “mugagaberako”, egoera hori noiz arte luzatuko den jakin gabe.

  1. moduluko komunak halabeharrez garbitzeari uko egin zioten bi presoek eta hor dago isolamenduaren arrazoia. Arau idatzirik ez badago ere, azkeneko bost urteetan emakume presoak, eta emakumeak soilik, derrigortzen dituzte komunak garbitzera; egoera erabat diskriminatzailea eta matxista da eta Agurtzanek eta Ainhoak salatu egin nahi izan dute.

Bat egiten dugu Granadako Alboloteko kartzelan, eta beste hainbatetan, gertatzen ari den diskriminazio matxista onartezinaren kontrako salaketarekin. Espetxe-politika matxistaren ondorioz emakumeak “emakumeei dagozkien” jarduerak egitera derrigortzen dituzte, josi edo garbitu, adibidez. Debekatuta dute gizonek soilik egiten dituzten beste lan batzuk egitea (ordaindutako lana da gainera): igeltsero-lanak, mantenimendu-lanak, arotzeria, pintura, elektrizitatea edo ekonomatoa. Lan horiek inolako arazorik gabe bete ditzakete emakume presoek.

Guzti horren kontra agertzeagatik, emakumeak izate hutsagatik, Agurtzane eta Ainhoa euskal presoei zigor bikoitza inposatu diete. Ideologia patriarkal eta matxistaren biktimak dira, eta euren bizi-baldintzei larriki eragiten dieten neurriekin zigortu dituzte.

Hirugarren munduko estatuetako kartzeletako egoera dirudien arren, hauek dira azkeneko 7 hilabeteetan Agurtzanek eta Ainhoak bizi dituzten baldintza errealak:

  • lur azpiko zeldetan daude, leiho txiki bakarrarekin; goizetan argi apur bat sartzen zaie,
  • ez dute berogailurik, haize hotza sartzen uzten duen gailu bat besterik ez. Gehienez ere 11 gradu izaten dituzte zeldan, kontuan hartuta, negua han oso gogorra dela,
  • gau eta egun eskura duten arropa guztia jantzi behar dute, hori ere mugatua,
  • zelda oso txikia da; berotzeko 6 pauso besterik ezin dituzte eman, diagonalean ibiliz,
  • lehen egiten zituzten hezkuntza- edo prestakuntza-jarduerarik ezin dute egin orain, ez eta gainerako emakume presoekin harremanik izan ere,
  • bi ordu besterik ezin dira irten (goizez eta arratsaldez) patio txiki batera, 15×5 metrokoa, gutxi gorabehera, eta ezin dute beste inora irten,
  • euren arropak garbitzeko tresna nahikorik ez dute eta fregonaren kuboan garbitu behar izaten dute,
  • giza eskubideen babesa ukatzen zaie bizitzako arlo eta egoera guztietan; askatasun-ezaren zigorrak ez du inondik inora tratu diskriminatzaile eta iraingarririk, eta mendeku eta zigor matxistarik justifikatzen.

Agurtzanek eta Ainhoak Granadako Alboloteko kartzelan bizi duten egoerak, kartzelak zuzentzen dituztenen etika-eza kezkagarria erakusten du, horrelako eraso larriak eta preso dauden emakumeen oinarrizko giza eskubideen mespretxua ahalbidetzen dutelako, hain zuzen, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoak eta emakumearen kontrako diskriminazio-era guztien kontrako Konbentzioan jasotzen diren eskubideak; giza eskubideak eta berdintasuna defendatzen dituen inork ez luke horrelakorik onartu behar.

Guzti horrengatik, agiri hau sinatzen dugunok, elkartasuna adierazi nahi diegu Granadako Alboloteko kartzelako 9. moduluan dauden emakume presoei, eta jasaten ari diren isolamendua bertan behera uztea, gizon eta emakumeen berdintasunaren kontrako neurri diskriminatzailerik ez hartzea eta euskal emakume presoen eskubideak errespetatzea exigitzen dugu.

Ermuko Udalari ondorengoa eskatzen diogu:

  1. Alboloteko Kartzelako zuzendaritzari idatzi bat bidal diezaiola emakumeen kontrako jardute matxista diskriminatzaileak, bereziki Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika euskal presoei ezarritako zigor matxista, salatzeko, eta jasaten ari diren isolamendua berehala amaitu dadin eskatzeko,
  1. Instituzio Penitentziarioetara idatzi bat bidal dezala Alboloteko Kartzelako zuzendaritzari aipatutako isolamendu eta diskriminazio-egoera bertan behera uztea agindu diezaion.
  1. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeari jakinarazi diezaiela, 2017ko maiatzaz geroztik, Ainhoa eta Agurtzane presoak zigor bikoitza betetzen ari direla emakume izate hutsarengatik, eta kartzeletan emakume presoenganako tratu duin eta berdintasunezkoa berma dezatela.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu