Jai batzordearen bilera irekia deitu da Elorrion ostegunerako
Jai-egitarau anitza eta herritar guztientzat egokia antolatzeko asmoz, Udalak elorriar guztien iritzia jaso gura du.
Helburu horrekin, aurten ere, Udalak herritar, talde eta elkarte guztiak gonbidatzen ditu ostegun honetan, martxoak 14, arratsaldeko 18:30ean Iturri Kultur Etxeko lehen pisuko aretoan egingo den bilera irekian parte hartzera, Ferixa Nausikoak 2024 jaien egitarauari forma emateko.