Abadiñoko Anbotoko Azpiko Damak ehun bat jostailu banatu ditu 22 familia behartsuen artean
Mugalari
Abadiñoko Anbotoko Azpiko Damak emakume elkarteak ehun bat jostailu banatu ditu herriko 22 familia behartsuren artean, euren 33 seme-alabek ere aukera izan dezaten Gabonetako giroaz gozatzeko.
Talde horretako bozeramale Marisa Vázquezek esan duenez, jostailu gehienak elkarteko emakumeek eman dituzte, abenduan facebook bidez elkarteak egin zuen deialdi bati erantzunez.
Banatutako jostailu gehienak bigarren eskukoak dira, baina bakarrik banatu dira txukun eta ondo zeudenak. Denetarik egon da: pelutxeak, ikasteko jolasak, ipuinak, autoak, e.a. Marisa Vázquezek azpimarratu duenez, ekimenaren helburua izan da emakumeen elkartasunaren bitartez lortzea Abadiñoko ume bakar batek ere ez ditzala Gabonak oparirik gabe igaro. Jostailuak Matienako lokal batean banatu dira.
Etiquetas: Abadiño, euskera