Asteazkena,
2024ko Azaroak27

MugaKultura

loader-image
Durango
11:35 am,
temperature icon 12°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Elorrio ez da Vancouver

TXUS ELORRIO

 

Txus Arrieta Barinagarrementeria 

· Txus Arrieta Barinagarrementeria Euskara, Hezkuntza eta Gizarte arloko zinegotzia da

“Mundu guztia da arrotza ene herrian”, zioen Ruper Ordorikak orain baino patilla luzeagoak zituela, baina, orain ere, horixe bera pentsatuko du batek baino gehiagok. Hala, berriki, Vancouverren (Kanada) izandako lagun batek ziostan han inor ez dela bertakoa, han ez diola inori inporta nongoa zaren.

Euskal hiztun askok, berriz, gaitza dugu edozein elkarrizketan euskalki igarle sena pizteko eta ondokoaren azentua “azpeitiarra…, ez! azkoitiarra…” joko-mokoan burutzen dugu identifikazio pausoa. Hurbiltasuna, erreferentzia garbiak eta ezagunak maite ditugun seinale, agian. Horrela biziko ginateke, gure lorontzi ederrean urte luzez. Aitzitik, asko konplikatu dira harremanak munduan, eta galdu antzean senti gintezke askoren azentuaren kokapen zehatza harrapatu ezinik. Vancouver uste baino hurbilago ote dugu, bada?

Non gauden, nor dugun hurbil, nor auzoan, bezalako galderek erantzun argi eta baikorrak emanez gero, gauden tokia ulertzeko lagungarriak izango dira: hala harreman sare zabala izatea, nola herriko dinamikan parte hartzea handitzea… Etxean bezala sentiarazteko adierazleak dira. Horrela adierazi dute 2017an zehar Elorriora etorri berriek –guztiak hain berriak ez badira ere–: sarea amiñi bat zabalagoa balitz, hobeto.

Azentu berriak lehenago ere etorri ziren Elorriora, eta ikasi genuen non zegoen El Moral, eta “bolilloak” zer ziren eta urteekin, –urte guztiak borobilak izan ez baziren ere– sare estu haiek zabalduz joan ziren eta gaur da eguna ez dagoela azentu jokoan egiterik, belaunaldi berriek bertako egiten dute, bertoko dira. Izan ere, identitate ondo errotua ez baita galtzen, antzaldatzen baizik, zorionez.

Elorrioko udala IPES Fundazioaren eskutik 2017ko abenduaren 15ean Arriolan aurkeztuko du urtean zehar garatu duen aniztasun diagnostikoa, herrian bizi diren etorri berrien bizipenak Elorriotik mundura, mundutik Elorriora dokumentalean jaso eta kultur aniztasunaren espaloian topatzen diren koskak identifikatu eta zelai zabalagoak non diren irudikatzeko balioko diguna.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu