Sortu berri duen Elur Protokoloa jarriko du martxan Elorrioko Udalak
Elur egunetarako protokolo berezia prestatu du azken hilabeteetan Udalak, modu antolatu batean aurre egiteko sor daitezkeen arazoei. Ostiralean jarriko da martxan lehen aldiz.
Iaz prestatu ostean, Elorrioko Udalak Elur Protokoloa martxan jarri du, lehen aldiz, hurrengo egunetarako. Izan ere, eguraldi aurreikuspenak betetzen badira, Elorrion suerta daitezkeen arazoei modu koordinatu batean aurre egingo die Udalak.
· Koordinazioa · Besteak beste, elurra aurreikusten den egunetarako Udal arlo ezberdinen arteko koordinazioa hobetuko da. Auzoguneetako zein herriguneko errepideak zein kasko historikoa modurik egokienean eta arinenean garbitzea izango da erronka nagusiena. Gainera, Durangaldeko Amankomunazgoarekin harremanak sendotuko dira, zaborren bilketarako, esaterako. Horrez gain, herritarrek gatz zakuak eskatzeko HAZ-era deitu beharko dute.
“Neurri ikusgarriez gain, neurri txikiek ere laguntzen dute elorriarren bizimodua errazten. Protokolo hau helburu horrekin egin dugu, izan ere, orain arte udaleko arlo ezberdinak ez zeuden guztiz koordinatuta elurrari aurre egiteko”, azaldu du Xabier Dominguez Hirigintza eta Auzoguneak arloetako zinegotziak