Larunbata,
2025ko Martxoak15

MugaKultura

loader-image
Durango
3:20 am,
temperature icon 4°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

GUTUNA · EH BILDU: «Nolako jolas guneak behar ditugu Durangon?»

BILDU LOGO

Gutuna: EH Bildu Durango

Auzoetan egiten ari garen bezala, parte hartze eta erabakitze espazio berriak sortu nahi ditugu herritarren ahotsa entzuteko.

Horretarako, hurrengo asteartean, abenduak 5ean, 17:30etan Zabalarra eskolan ospatuko dugu guraso eta umeekin jardunaldi parte hartzaile bat. Jardunaldi honen helburua izango da, 2016ko aurrekontuetan jolas gune berriak egiteko gorde genuen diru partida nola erabili erabakitzea. Diru partida hau 200.000 eurotakoa zen eta, zati bat Landako eskolako jolas gunea estaltzeko gastatu ostean, Hiltegi zaharreko lurretan egingo den jolas gunea nolakoa izango den erabaki nahi dugu guztion artean.

WhatsApp Image 2017-11-29 at 19.26.12

Jolas gune honetarako 110.000€ inguru daude, eta diru honekin zelako jolas gunea eraiki nahi dugun erabakiko dugu hurrengo asteartean. Horretarako, Aramotz eta San Roke inguruko auzotarrez gain, Durangoko guraso eta ume oro gonbidatu nahi ditugu jardunaldi honetan parte hartzera. Eta nolako jolas gunea eraiki nahi dugun erabaki ondoren, denon artean gozatzeko txokolatea izango da.

Bada garaia Durangon herritarrok parte hartu eta erabakitzeko eskubidea izateko. EH Bildutik bide hau hartu genuen auzo asanbladekin, eta espazio orotara zabaltzeko asmoa daukagu. Horregatik, Durangoko guraso, ume eta gaian interesaturik dagoen herritar oro etor dadila hurrengo asteartean, abenduak 5ean, 17:30etan Zabalarra eskolan antolatutako jardunaldi parte hartzailera. Eraiki dezagun denon artean Durango berri bat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu