Ostirala,
2024ko Azaroak15

MugaKultura

loader-image
Durango
5:11 am,
temperature icon 7°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Euskararen Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elorrioko Udalak eta herriko eragileek

Ostiralean, Lutxo Egiak eta Pedro Zuberogoitiak hitzaldia eskainiko dute 18:30ean, Iturri Kultur Etxean, ‘Euskararen erabilera, norberaren hautua ote?’ gaipean.

Sin título-1

Itsua eta Paddy Rekalde. · ARGAZKIAK · Mugalari

Abenduak 1eko Euskararen Egunaren baitan, Elorrioko Udalak eta herriko hainbat eragilek ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte elkarlanean. Hasteko, ostiralean, Udal Adierazpena berretsiko dute udaletxean, eta arratsaldean Lutxo Egiak eta Pedro Zuberogoitiak hitzaldia eskainiko dute 18:30ean, Iturri Kultur Etxean, ‘Euskararen erabilera, norberaren hautua ote?’ gaipean. Bilbo aldean bizi diren euskara hiztun aktiboak dira biak, eta horren inguruan hitz egingo dute.

Larunbatean, berriz, ‘Bizko-Txoko’ solasaldia ospatuko da 18:00etan Gaztetxean ‘London Calling, nola aldatu diren gauzak’ izenpean. 19:30ean, berriz, musika, poesia eta irudi ‘performantzea’ uztartzen dituen Jukebox ‘Eka(H)itza’ egingo dute Paddy Rekaldek, Itsuak eta Oier Floresek.

Bukatzeko, igandean, 12:00etan, Ebalixuk II. Herri Lasterketa egingo du plazan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu