Iurretako I. Mendi Astea egingo da abenduaren 13tik 17ra
Izaskun Ellakuriaga
Zaldai mendi taldeak lehenengoz herritarren artean mendizaletasuna sustatzeko asmoarekin Mendi Astea antolatuko du. Abenduaren 13tik 17ra, bideo emanaldia, hitzaldia, ikastaroa eta mendi irteerak egingo dira.
“Aizkora hotsak goi mendietan” bideo emanaldiarekin hasiko dute astea abenduaren 13an eta Alex Txikonen mendi abenturak ezagutzeko aukera egongo da. Mendi lasterketen gainean jardungo dute hurrengo egunean, Oihana Azkorbebeitia, Zigor Iturrieta Eta Igor Esparzak. Zaldai mendi taldeak 2017rako botatako mendi-erronkan parte hartu dutenei ere omenaldia egingo zaie abenduaren 15ean. Eta astebururako, abenduaren 16 eta 17rako, nordic walking ikastaroa, Basatzan mendi bizikleta martxa eta umeengan pentsatutako mendi irteera prestatu dituzte.
Ekitaldi bakoitzaren informazio zehatza, zaldai.eus webgunean kontsultatu daiteke.