Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
7:32 am,
temperature icon 11°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

52. DA! · Durangoko Azokak abenduaren 6tik 10era sormenaren lurraldera bidaiatzea gonbitea luzatu du

Durangoko Azokak abenduaren 6tik 10era sormenaren lurraldera bidaiatzea gonbitea luzatu du. Badator eta gogotsu! 400 nobedade izango ditu Azokak: 257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta 27 bestelako.

AZOKA 2017

Durangoko Azokaren aurkezpena atzo Plateruenan. · ARGAZKIAK · Iban Gorriti

Durangoko Azokaren aurkezpena atzo Plateruenan. · ARGAZKIAK · Iban Gorriti

129 partehartzaile egongo dira, 16 autoekoizle, 240 stand. Euren informazioa ikusteko: http://www.durangokoazoka.eus/eu/aurtengo-eskaintza

200 ekitaldi baino gehiago egongo da Azokako zortzi guneetan. Egitarau osoa ikusteko: http://www.durangokoazoka.eus/eu/egitarauak/egitarau-osoa

_MG_1520

Argizaiola Sariaren ordez, «Omentzetik ereitera» ekitaldia ospatuko da abenduaren 8an, 20:00etan, Szenatokian. Bertan, Durangoko Azoka Sormen Beka berria sortuko da. Iraganera begiratu beharrean, etorkizunari helduko dio Azokak.

Abenduaren 6tik 10era denon artean bizia emango diogu Sormenaren Lurraldeari. «Ederra da erronka, ezta?», galdetzen dizute antolatzaileek.

_MG_1546

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu