Iurretak euskera erabileraren bigarren plana onartu du PPren kontrako botoarekin soilik
Mugalari
Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan ezarritakoa betetzeko, Iurretako Udalak 2015-2017 aldirako bere II. plan berria onartu du. Plan honek Eusko Jaurlaritzaren V. Plangintzaldiarekin bat egingo du.
Euskararen Erabilera Plana burutzeko Udalaren hizkuntza-egoera aztertu da eta baita euskararen erabilera ere honako alor hauetan:
- Hizkuntza-gaitasuna
- Ahozko komunikazioa
- Idatzizko komunikazioa
- Langileen prestakuntza orokorra
- Tresna eta aplikazio informatikoak
- Internet eta Intranet sareak
- Argitalpenak
- Hizkuntza paisaia Iragarpenak, publizitatea eta kanpainak
- Diru-laguntzak
- Kontratazio administratiboak
Iurretako Udalak derrigorrez bete beharreko indizea % 60,02koa izanda, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren helburuak orokorrak honako hauek izango dira:
- Esparru guztietan euskara zerbitzu-hizkuntza izango dela bermatzea.
- Euskararen idatzizko erabilera areagotzea, sorkuntzari lehentasuna emanez.
- Euskara lan-hizkuntza izan dadin ahalbidetzea, ahoz zein idatziz, laguntzeko prestakuntza eskainita progresibotasunez eta etengabe.
- Administrazioekiko harreman-hizkuntza ahoz zein idatziz, euskara izatea bideragarria den guztietan.
Guzti hau Udal Osoko Bilkuran onartu zan aldeko iru taldeekin (EAJ, Bildu eta PSE). PPk kontra bozkatu zuen, «euskera utzean zegoelako eta ez zuelako ulertzen», adierazi du Iurretako alkateak, Iñaki Totorikaguenak.