EH BILDU DURANGO: «Azaro honetarako hiru asanblada ireki deituko ditugu»
Testua: EH Bildu Durango
Duela hilabete batzuk hasi genuen ERA prozesua, Durangoko EH Bilduren birdefinizio kolektibo eta parte-hartzaile bati ekiteko. Ez gara geldirik egon. Diagnostikoa egiten murgildurik ibili gara, eta orain tailer parte hartzaileekin hasiko gara.
Birdefinizio prozesu hau gakoa izango da Durangoko EH Bilduk ondorengo urteetan egingo duen bidea zehazteko, eta hemendik urte batzuetara lortu nahi dugun Durango hori izango da zehaztu beharreko mendi tontorra, definitu beharreko helmuga. Baina tontorrera iritsi ahal izateko, beharrezkoa da jakitea baita nortzuk osatuko dugu espedizioa, zein antolaketa eredu izango dugun definitu. Nola ez, zehaztu beharra dago baita ere tontor edo amesten dugun Durango horretara iristeko ibili beharreko bidea. Eta ibilbide hau hurrengo urteetan garatu beharreko lan ildo eta proiektuek markatuko dute.
Azaro honetarako hiru asanblada ireki deituko ditugu, bakoitza helburu zehatz batekin:
- Azaroaren 8an tontorra erabakiko dugu, gure helmuga eta oinarriak definitzeko.
- Azaroaren 15ean taldea osatuko dugu, gure antolaketa eta funtzionamendua zehazteko.
- Eta azaroaren 22an tontorrerako bidea marraztuko dugu, datozen urteetarako gure helburuak eta lan ildoak lehenesteko.
Asanblada guztiak Pinondo Etxean arratsaldeko 18:30etatik 21:00ak arte egingo ditugu eta umeak dituzten pertsonentzat haurtzaindegi zerbitzua jarriko dugu.
Horrela, Durangar oro gonbidatzen dugu azaroan egingo ditugun asanblada hauetara gerturatzera, denon artean soilik eraiki ahalko dugu eta amesten dugun Durango berri hori.