Jarduera-egitarau bariatua Amorebieta-Etxanon Gabonetarako
Mugalari
Gabonetako argiak piztuta, hasiera eman zaie, nolabait, jaioi Amorebieta-Etxanon. Ametx erakunde autonomoaren eskutik eta udalerriko hainbat elkarterekin batera, umeentzako eta gazteentzako jarduerek, musikak, antzertiak, kirolak, eta abarrek osatutako egitaraua jarriko du abian Amorebieta-Etxanoko Udalak beste urte batez, zornotzar guztiek gozagarriak izan ditzaten egun berezi hauetan.
| Gabonetan Jai | Abenduaren 26tik 30era, 0 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoen Gabonetan Jai programa izango da Zelaieta zentroko pilotalekuan. Umek txikiek puzgarriak, irratia, musika-jarduerak, ohe elastikoak, tailerrak eta hainbat jolas izango dituzte haurren gunean jostagarri.
Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik iluntzeko 20:00etara izango dute gazteenek bertan parte hartzeko aukera.
Sarreraren prezioa 2 eurokoa da eguneko. Bost egunetarako bonoa erosiz gero, berriz, 8 eurokoa.
| Gazteentzako jarduerak | Beste alde batetik, bost egun horiexetan, 10 urtetik gorako gaztetxoek beraientzat propio antolatutako ekintzetan parte hartu ahalko dute: mahai-jokoetan, bideo-jokoetan, ping-pongen….
Hori guztia egunero, arratsaldeko 17:00etatik gaueko 22:00etara, Zelaieta Zentroko kontzertu gelan.
| Ikusle guztientzat | Urtero bezala, Gabonetako Kontzertua eskainiko du Zubiaur Musika Eskolak gaueko abenduaren 19an, 21:00etan Zornotza Aretoan. Beste urte batez, Zubiaur Musika Eskolako ikasle eta irakasleek koruen eta musika tresnen musika kontzertuan parte hartzeko gonbitea egingo digute, lasaitasun, alaitasun eta partaidetza giroa hedatu nahian. Aurreko urteetan bezala, taldeek hainbat estilotako lanak eta abestiak interpretatuko dituzte, euretako bakoitzari marka pertsonala erantsita.
Horrezaz gain, Ametxgazteriako begiraleek gala berezia eskainiko dute abenduaren 20an, Gauero programaren barruan, “Nun ikusiot nik zure aurpegixe? III” izenburupean.
Abenduaren 21ean gabon kantez blai izango dira herriko kaleak, abesbatzek eta txistulariek girotuta, eguerdiko 12:30ean hasi eta 13:45ean Kalbario plazan amaiturik.
Biharamunean, abenduak 24, Eguberri bezpera, arratsaldeko 18:00etan izango den Olentzeroren etorrera baino lehenago, animatzen diren zornotzar guztiek Belatixikietako igoera tradizionalean har dezakete parte.
Abenduaren 30ean GLU GLU produkzioen ‘3 Txerritxoak’ ikuskizuna izango da ikusgai Zornotza Aretoan. Bi saio izango dira (17:00etan eta 19:00etan). Hiru txerritxoen ipuin klasikoa oinarri hartuta, gaur egungo edukiak eta tankerak erantsi zaizkio komedia, jolasa, musika eta dantza konbinaturik, ekoizpen berri honetan.
Urteari agur esateko, berriz, San Silvestre lasterketa herrikoi tradizionala abiatuko da eta, gauean aurrera egin eta 2015. urteari ongi etorria emateko, diskoteka izango da 00:15ean hasi eta goizaldeko 3:15era arte.
Eta, urtero bezala, urtarrilaren 5ean Ekialdeko Errege Magoei egingo zaie harrera Udalak antolatutako Kabalgatarekin, arratsaldeko 17:30ean hasita.