Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
10:46 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

IURRETA | Jose Alberdi ‘Txo’ bertsolariaren hileta elizkizuna gaur 19.00etan Aita San Migel parrokian

Izaskun Ellakuriaga

 

| Hileta elizkizuna Iurretako Aita San Migel parrokian egingo da gaur, abenduak 16, iluntzeko 19:00etan

 

92 urterekin zendu zen herenegun Jose Agustin Alberdi ‘Txo’ bertsolaria. Gerra osteko garai zailetan Bizkaiko bertsolaritzaren izenetako bat izan da. Balentin Enbeita, Pujana, Etxebarria… izan zituen bertso-lagun. Zazpi bider parte hartu zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta birritan finalera heldu zen, 1958an eta 1959an. Urkiolan 1959an jokatu zen Durangaldeko txapelketan berak jantzi zuen txapela.

image_large

Alberdi. | ARGAZKIA | www.Bertsozale.eus

1990an, Bertso Eguneko ospakizunetan, Basilio Pujanarekin batera omenaldia egin zion Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.

“Ez zan punta-puntako bertsolaria, baina bizia, adarjolea bai”, gogoratzen du Joan Mari Aretio Iurretako bertsolariak. Orozketako Santiago jai batzuetan berekin kantatu zuenekoa gogoratu du: “lagun arteko gizona zen, bertsotan graziosoa”. Joan Mari Aretiok ‘Txo’ gatzizenetik barik, “Alberdi” deitzen zutela ere gogoratu du eta Iurretan bere ezkontzaren 50. urteurrenean egin zitzaion omenaldian, eliza barruan, kantatu ziola ere aipatu du.

Kristina Mardarasek ere antzera pentsatzen du: “ziria sartzen zuenetakoa zen Jose. Bertsolaritza itxita zeukan, guk bertso eskola martxan ipini genuenean eta hara etortzen zen, taldera. Errima almazen hadikoa ez bazen ere, bertsolari ironikoa zen”.  Kristina Mardarasek horren harira bere aitak oraintxu gogoratu dituen Jose Alberdiren bertso txatala gogoratu du:

Patatiaren kokua txarra

Dala esaten dabie

Baina neure ustez “aldeano” hori

Ez dok askosaz hobie

 

| Kurutziaga Ikastolako zaintzaile | Antton Mari Aldekoa-Otalorak, bertsolari moduan ezezik Kurutziaga Ikastolako zaintzaile lez ere ezagutu zuen Jose Alberdi ‘Txo’. “Kurutziaga Ikastolako lehen zaintzailea izan zen. Bertsolari izaten jarraitzen zuen han ere. Ez zen asko konplikatzen zanetakoa eta behin esandakoa ez dut sekula ahaztu. Behin sasoi bat ezkero, kea lurpera esaten zuen Josek”.

Bere bertsozaletasunean ere Jose Alberdik badaukala parterik ere azpimarratu du Antton Mari Aldekoa Otalorak. “Iurretako plazan ez dakit nortzuekin, baina Jose bazegoen kantuan. Gero, Alfonso Irigoien ere izan zen kantuen koadernillo bat saltzen. Nik bat erosi nuen, bost pesetaren truke. Eta Joseri entzundako “mutil koxkor bat” doinuarekin gero kanta eta kanta ibili nintzen luzaro”.

Jose Alberdi ‘Txo’ Iurretako Ertzilluruti baserrian jaio zen 1922ko abuztuaren 2an. Herenegun zen du zen 92 urte zituela. Gaur egingo diote hileta elizkizuna Iurretako parrokian, iluntzeko 19:00etan. Bertsolaria eta Iurretako ezptadantzaria ere izan zen aldetik, Aita San Migel doinurik ez dela faltako ziurtatu digu Antton Mari Aldekoa-Otalorak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu