Astelehena,
2025ko Otsailak03

MugaKultura

loader-image
Durango
1:58 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

‘Elorrio Zabaltzen’, gertakari eta matxurak jakinarazteko app-a bihar aurkeztuko du udalak

· Aurkezpen-tailerra hurrengo bihar izango da, 19:00etan, Iturri Kultur Etxean, eta bertan app-aren erabilera irakatsiko da.

Elorrioko Udalak ‘Elorrio Zabaltzen’ mugikorrerako app berria jarri du herritarren eskura. Aplikazio honen bitartez, Kalezaindu erreminta erabil daiteke eskuko telefonotik. Kalezaindu baliatuz, udalerrian matxura edota kalteren bat antzeman duten pertsonek zuzenean bidal dezakete oharra Udalera, telefonoa erabilita.

Sin título-1

Aplikazioaren azalpenak eman eta herritarren artean berau aurkezteko asmoz, herritarrentzako aurkezpen-tailer bat antolatu da bihar 19:00etan Iturri Kultur Etxean.

Gainera, udal oharrak hala nahi duten pertsona guztiengana helduko dira orain, mugikorretarako Elorrio Zabaltzen app-aren bitartez. Sinplea izango da: app-a zure mugikorrera jaitsita, Elorrioko Udalaren ohar guztiak jasotzen hasiko zara, hainbat gairi buruz: errepide-etenak, autobus-zerbitzuetako aldaketak, edota kultur, kirol zein jaietako gaiak.

Elorrio Zabaltzen telefonorako app-a

Elorrio Zabaltzen mugikorrerako app-a Android eta iPhone sistemetarako dago eskuragarri. Bertan, herriko azken albisteak irakur daitezke –Udalaren webgunean argitaratzen direnak, hain zuzen ere-, Kalezaindu erreminta eskuratu daiteke, eta, irailetik aurrera, oharrak ere jaso ahalko dira, unean bertan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu