Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:00 am,
temperature icon 9°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Gerediaga Elkarteak ‘Astola’ aldizkaria aurkeztu du

Testua: Gerediaga Elkartea

Gerediaga Elkarteak sustatuta, orain 11 urte bere ibilbidea hasi zuen ikerketa eta historia urtekariak zenbaki berria dauka. Ikuspegi pausotuago batetik, eskualdearen historia, gaurkotasuna, ondarea ezagutzera emateko argitalpena da. 2017Ko alearekin beste 9 artikulu, erreportaje eta ikerketa gehitzen zaizkio hamarkada bateko bildumari.

Ohiko prezioan (5 euro) eta ohiko eskualdeko saltokietan salgai dago ASTOLA.

selfp

ASTOLA 11 – Erreportajeen zerrenda

Artzainak XXI. Mendea, pasioa bizirik  (Markel Onaindia)

Artzaintza iraganeko bizimodu zahar eta bukoliko batekin lotu arren, Markel Onaindia kazetariak egindako erreportajean, gaur egun ere bizimodua aurrera ateratzen duten Durangaldeko artzainak ezagutuko ditugu.

A la luz de un mismo sol – Semejanzas entre la obra del maestro de Arbulu y el Crucero de Kurutziaga (Jesus Muñiz)

Astola aldizkariaren 4. zenbakian argitaratuta zuen Kurutziagako kurutzeari buruzko lan baten ondorioz, Jesus Muñiz arte historialariak beste ikerketa baten barri izan zuen, Arabako hainbat elizatako gangak egin zituen eskultore anonimo batek egindako lanekin antza handia zutela iragarriz.

Memoria, ukatutako iragana berreskuratzen (Iban Gorriti – Jon Irazabal)

Durangaldean, 40 urte luzetan ukatu izan dan egoera eta gertatutakoa berreskuratzeko lanean hainbat talde lanean ibili da. Iban Gorritik eta Jon Irazabalek idatzitako lanean guztien errepaso laburra jaso da.

Arte y espacio público – escultura pública contemporánea en Durango (Mikel Onandia)

Duangoko eskultura ondarea ezagutzera emoteko erreportajea da Mikel Onandia arte historialariak idatzitakoa.

Argazkilari minuteroak (Jose Mari Uriarte)

Argazkilari minuteroen ogibidea gertutik ezagutzeko aukera ematen du Jose Mari Uriarte argazkizaleak egindako erreportajeak eta Durangaldean ibilitakoen erreferentziak ere ematen dizkigu.

Los encinares cantábricos de Durangaldea (Mari Carmen Navarro)

Durangaldeko artadiei buruzko artikulua idatzi du Mari Carmen Navarro biologo durangarrak. Artadirik garrantzitsuenak Urkiolako Natur Parkean ditugu. Euren paisaia-balioa, biogeografikoa eta ekologikoa nabarmentzen ditu.

Durangaldeko herri-izenak, lurraren bihotz taupadak (Felix Murugutza)

Euskaltzaindiako Onamastika Batzordeko kideak, Felix Mugurutzak, Durangaldeko  toponimiari gainbegiratua egin dio artikuluan. Horretarako, eskualdeko herri-izenak hartu ditugu.

Mancomunidad de Durango, una comarca imcompleta (Joseba Gorostiza)

Durango Merindadeko Amankomunazgoaren historiaren laburpena egin dau Joseba Gorostizak. Gaur egun zortzi udalerrik osotzen dute, eta helburua herritarrentzat oinarrizkoak diren lau zerbitzu kudeatzea da.

Berrizko Besoitaormaetxea, etxolatik baserrira (Teresa Campos)

Teresa Campos arkeologoak Gerediaga Elkarteak hasitako proiektu baten emaitza aurkezten du. Bizkaiko baserrietako bizimoduen gaineko interpretaziorako, Berrizko Besoitaormaetxea baserrian egindako lanen garrantzia azaltzen du.

ASTOLA11_azala

· Bisita gidatua · Aurten, lehenengoz, Astola aldizkariko artikulu bat aitzakia hartuta, ASTOLAko lantaldeari egoki iruditu zaio argitalpena ezagutzera emateko asmoz eta ondarearen ezagutza beste bide bat erabiliz zabaltzeko, bisita gidatua antolatzea.

Mikel Onandia arte historialariak, Durangoko kale eskulturen gaineko erreportajea egin du eta tartean Durangon aire libreko eskulturen museoa egiteko egitasmoa gogora ekarri du. Lana aprobetxatuta, Mikel Onandiak berak eskultura esanguratsuetan zehar bisita gidatua zuzenduko du.

NOIZ: Azaroak 5, igandea

ORDUA: Goizeko 10:00etan, gazteleraz, eta 12:00etan, euskaraz.

HASIERA PUNTUA: Durangoko Arte eta Historia Museoan

PREZIOA: 5 euro (ASTOLA aldizkaria opari)

Leku kopuru mugatua. Izena-emateko: gerediaga@gerediaga.eus / 94 681 8066

Azaroaren 4an, bestetik, Andra Mari elizpean Astola urtekariaren salmentarako erakusmahaia jarriko dugu. 11. Zenbakia ezezik, agortuta ez dauden beste zenbakiak ere eskuragarri izango dira.

Dena dela, orain arteko 10. Zenbakiak gerediaga.eus webgunean eskuragarri daude.

 

Saltokien zerrenda

Durango

Arteka –  Etxebarria – Hitz liburudenda – Urrike

Iurreta

Urki – Iurretakopi

Elorrio

Kamikopiak – Ilargi

Abadiño

Arrinda Estankoa  – Petite

Berriz

Etxebarria  – Amalur

Durangoko Azokan ere, 2018ko Egutegiarekin batera, Gerediaga Elkartearen erakusmahaian salgai izango da. Bi argitalpenak, elkarteko bazkide denak, doan jaso ahal izango ditu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu