Astelehena,
2025ko Otsailak03

MugaKultura

loader-image
Durango
5:41 am,
temperature icon 6°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Bizitzen Fundazioak ‘Zaharalduntze feminista tailerren sarea’ proiektua martxan jarriko du Durangaldean

Urrian hasi eta abendura arte Abadiñon, Durangon, Elorrion, Ermuan eta Iurretan gauzatuko da tailer formatuan. Emakundek diruz lagundutako ekimena Basaurin eta Leioan ere martxan jarri dute. Helburu nagusietako bat herri hauetako emakumeek adinkeriaren inguruan saretzea sustatzea da, bazterketa modu hori ezagutzera emateko eta egunerokotasunean ematen diren jarrera edadistak salatzeko eta ekiditzeko.

ZAHARALDUNTZE FEMINISTA TAILER SAREA

Zaharralduntze feminista tailer sarea.

Goizez zein arratsaldez egingo diren sei saio parte hartzailetan emakumeen hausnarketak eta planteatuko dituzten ekimen eta proposamenak jaso eta bultzatuko dituzte. Izan ere, ekimenaren sustatzaileek uste dute adinkeria gizartean ematen diren hiru diskriminazio handienetako bat dela arrazismoaren eta sexismoaren atzetik. Emakume nagusiek edo zaharrek pairatzen dute batez ere,  eta gizartean oso modu naturalizatuan dago ezarrita.  Emakumeek bereziki, matxismoa dela eta, jasaten duten diskriminazioa da, eta bere efektuak areagotzen dira bizi-itxaropen handiagoa dutenak direlako.

· Esperientziak partekatzeko · Belaunaldien arteko esperientziak partekatzeko eta eztabaidatzeko, erreferrenteak edota ereduak falta direla uste dute. Emakumeak zahartzarora heltzen dira aurkitzen duten ikusezintasunari eta bazterkeriari buruz gutxi jakinda. Gainera, sarritan adinkeriaren estereotipo sozial asko barneratuta izaten dira gizarten. Emakume zaharrei buruzko estereotipo sozialak onartzen direnean, emakumeen aurkako tranpa bat sortzen ari direla uste dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu