Osteguna,
2024ko Azaroak14

MugaKultura

loader-image
Durango
5:45 am,
temperature icon 6°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Txistu Egunaren XVII. edizioa ospatuko da larunbatean Amorebieta-Etxanon

Udazken Txistulari Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatuko du. Ospakizuna datorren irailaren 23an arratsaldean izango da. Aurten Txistu Egunaren XVII. edizioa betetzen da.

Udazken Txistulari Taldeak, txistuaren zabalkundearen alde lan egiten du. Txistua gure herri folklorearen elementu garrantzitsu bat dugu eta bera zabaltzea eta gure herriko bizitzan uztartzea nahi da. Horretarako datorren larunbatean parte hartuko duten taldeak honexek izango dira:

  • Eibarko Usartza Txistulari Taldea
  • Gasteizko Adurtza Txistulari Taldea
  • Bermeoko Kankinkabara Txistulari Taldea
  • Durangoko Jaizale Txistulari Taldea
  • Sestaoko Salleko Danbolinteruek
  • Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistulari Taldea

txistu eguna 2016

Egitaraua hauxe izango da:

17.00etan: Txistu talde bakoitzak herriko alderdi ezberdinetatik kalejira : herriko erdigunea, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana,Zubibitarte, Zubipunte,  Vivendas de Vizcaya, San Juan, Santa Ana eta Andrandi.

18.00etan: Talde guztien kalejira herritik zehar: Zelaieta Zentroa,  Venecia, Zezilia Gallarzagoitia, Nafarroa kalea,  Gernikako Arbola enparantza (txistu saioa), San Miguel, Herriko Plaza (txistu kontzertua). Gudari, Ogenbarrena (txistu saioa),Txiki -Otaegi Luis Urrengoetxea, Euskalerria enparantza (txistu saioa), Bide baltza, Kalbarioa (txistu saioa), eta  Harrison parkea (txistu saioa).

Azpimarratzekoa da Txistu Eguneko taldeak arratsaldeko 20:00etan Herriko Plazan eskeiniko duten kontzertua  eta Ogenbarrenako jaietan parte hartuko dutela, bertara arratsaldeko 18:45etan joango direlarik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu