Osteguna,
2024ko Azaroak28

MugaKultura

loader-image
Durango
4:36 am,
temperature icon 8°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

ZALDAI · Bi ibilbide prestatu dituzte irailaren 23an egingo den Iurretako Mendi Martxarako

Izaskun Ellakuriaga

· Partehartzaileek kamiseta bat eskuratuko dute

Zortzigarrenez antolatuko du Zaldai Mendi Taldeak San Migel jaiekin bat eginez.  Iazko antzera, 500dik gora lagun batzea gura dute. Antolatu dituzten bi ibilbideek mendizale guztientzat aukera eskaintzen dut. Laburra 14 kilometrokoa, umeek ere egiteko modukoa, eta 23,3 kilometrokoa, mendian ibiltzen ohituta daudenentzat.

zaldai1

Dagoeneko izena ematea zabalik dago kirolprobak.com webgunean.  Partehartzaileek kamiseta bat eskuratuko dute eta ibilbidean zehar, zein proba hasi eta amaitzean, jana eta edana izango dute.

Bi ibilbideen irteera, irailaren 23an, goizeko 8:30ean izango da Iurretako Aita San Migel plazatik. Ibilbide laburrean, Katazkaraino igoko dute partehartzaileek. Ibilbide luzean, berriz, Aramotz mendilerrotik pasatuko dira tartean Artatzagane (996m) eta Leungane (1006m) mendiak igoaz.

Mendi Martxari buruzko informazio zabalagoa jasotzeko, zaldai.eus webgunera jo daiteke.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu