Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:52 am,
temperature icon 9°C
Humidity 81 %
Ráfagas de viento: 30 Km/h

Durangoko Azokan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik

Durangoko Azokako 52. edizioak erakusmahaiak alokatzeko epea zabaldu du gaur, irailak 12. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek www.durangokoazoka.eus atarian egin ahal izango dute eskaria, irailaren 30era bitartean. Aurtengo edizioa abenduaren 6tik 10era antolatuko da; hirugarren urtez jarraian, bost eguneko Durangoko Azoka izango da.

Azoka 2

ARGAZKIA · Iban Gorriti

Bere produktuak Durangoko Azokan izan nahi dituenak, hainbat aukera ditu. Araudian jasotako irizpideen arabera -Azokaren webgunean ikusgai-, interesatuak erakusmahai osoa, erdia edota hainbat partaiderekin batera partekatutako auto-ekoizpenen gunea kontratatu ahal izango ditu.

Eskaera online egingo da Durangoko Azokaren web orrian. Aurretik parte hartu dutenek beren erabiltzaile izenarekin egin beharko dute; aldiz, lehenengo aldiz Azokara datozenek beren burua erregistratu beharko dute lehenbizi “expositore” gisa. Stand mota hurrengo urratsetan aukeratu beharko da.

Auto-ekoizleen guneari dagokionez, behin izen-ematea amaituta, eremua nola partekatu adosteko bilera bat antolatuko da (espazioaren dekorazioa, txandak…).

· Durangaldeko argitalpenak · Gerediaga Elkarteak eskualdeko sortzaile, elkarte eta erakundeei inolako kosturik gabe Durangoko Azokan beren produktuak erakusgai eta salgai jartzeko aukera ematen die. Azokaren araudi nagusia betetzeaz gain, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izan behar du eskatzaileak. Produktu guztiak «Durangaldeko argitalpenak» bezala erakutsiko dira. Izena emateko Gerediaga Elkartera jo behar da.

Aurtengo Azokari begira kontuan hartu beharreko beste hainbat data

– Sortzaileek urriaren 4tik aurrera eman ahal izango dute izena Azokako gune ezberdinetan, beren lanak Azokan zuzenean aurkezteko.

– Egutegiak bultzatuta, aurten Ikasle Eguna ez da Azokako lehenengo egunean antolatuko. Bigarren egunean ospatuko da, abenduak 7, eta ikastetxeetako ikasleek lehentasuna izango dute tailer horietan parte hartzeko. Irailaren 19an zabalduko da epea ikastetxeentzat, eta horren ostean epea luzatuko da aisialdi taldeetako parte hartzaileentzat.

– Boluntarioek urrian eman ahal izango dute izena.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu