Osteguna,
2024ko Azaroak14

MugaKultura

loader-image
Durango
5:42 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Miren Amuriza berriztarra XX. Igartza Sariaren irabazlea

Miren Amuriza Plazak irabazi du Igartza Sariaren XX. deialdia, “Paperezko txoriak” izeneko proiektuarekin. Igor Estankonak, Garazi Kamiok eta Ana Jakak osatutako epaimahaiak Miren Amuriza Plazaren lana aukeratu du bekara aurkeztu diren 20 proiektuen artean.

Miren Amuriza

CAF enpresak, Beasaingo Udalak eta Elkar argitaletxeak idazle gazteen jarduna laguntzeko antolatzen dute Igartza Saria, eta hogei urteko ibilbidean hainbat idazle ezagutarazi edo bultzatu ditu, hala nola Julen Gabiria, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte, Kattalin Miner…

«Paperezko txoriak» da proiektu irabazlearen izenburua, eta Bizkaiko herri txiki bateko baserri batean kokaturiko istorioa du ardatz, familia bereko hiru belaunaldiren bidez.

Miren Amuriza 1990ean jaio zen Berrizen. Bertsolari, kantari eta kazetari lanetan ibilia da, eta haur literatura ere landu duen arren, hauxe izango du helduentzat idatziko duen lehenengo eleberria.

Igartza Sariaren irabazleak

I:Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan
II:Xabier Etxeberria: Egun denak ez dira berdin
 Jasone Osoro: Korapiloak (akzesita)
III:Fernando Morillo: Ortzadarra sutan
IV: Unai Elorriaga: Van`t Hoffen ilea
V: Julen Gabiria: Han goitik itsasoa ikusten da
VI: Asel Luzarraga: Karonte
VII:Karmele Jaio: Amaren eskuak
Peru Magdalena: Lile (akzesita)
VIII: Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan
IX:Jon Martin: Ero
X:Katixa Agirre: Habitat
Irati Jimenez: Nora ez dakizun hori (akzesita)
XI:Eider Rodriguez: Katu jendea
XII:Uxue Apaolaza: Mea Culpa
XIII:Garazi Kamio: Beste norbaiten zapatak
XIV:Goiatz Labandibar: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak
XV:Danele Sarriugarte: Erraiak
XVI:Mikel Ayllon: Ez tiro egin anbulantziei
XVII:Unai Villena: Hauts haietatik
XVIII:Kattalin Miner: Nola heldu naiz ni honaino
XIX: Ekaitz Goienetxea

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu