Elorrioko barrakatik jausitako neskatoa etxean da kolpe eta zauri arin batzuekin
· Teknikari batek egingo duen txostenaren arabera baloratuko du udalak barraka zabaldu edo ez
Atzo barraka batetik eroritako neskatoa etxean da kolpe eta zauri arin batzuk besterik ez baitizkiote atzeman medikuek.
Arratsaldeko 20:00ak aldera ‘Grillo Show’ izeneko barrakan zebilen elorriari euskarria askatu eta erori egin zen. Alkatea -Idoia Buruaga (EH Bildu)- bertan zela, berehala Udaltzaingoari deitu zitzaion barraka itxi zezan.
Neskatoa artatu eta gero, medikuek etxera itzultzeko baimena eman zioten neskatoari kolpe eta zauri arinak soilik zituelako.
Udalak enpresa bat kontratatu du barraka horretan zerk egin zuen huts ikuska dezan eta teknikariek egindako txostenaren arabera udalak erabakiko du barrakari eman bere jarduera jarraitzeko edo balizko akatsak konpondu arte zarratuta jarraitzeko.
Etiquetas: Elorrio