Amorebieta-Etxanoko Udalak diru-laguntzak emango ditu eskolako materiala erosteko
Amorebieta-Etxanoko Udalak eskolako materiala eskuratzeko herrikoentzat diru-laguntzak emango ditu datorren ikasturterako. Hezkuntzan aukera berdintasun printzipioa gauzatu dadin, Udalak beharrezkoa ikusten du haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikasleei eskolarako beharrezko materiala eskuratzea errazteko neurriak martxan jartzea.
Horrela, diru-laguntza hau eskuratu ahal izango dute familiaren errentak 35.000 euro gordin gainditzen ez dituztenek. Lau pertsona edo gehiago dituzten familia unitateentzat muga hori 40.000 eurokoa izango da. Diru-laguntzaren zenbatekoari dagokionez, 20 eta 80 euro artekoa izango da, familia unitate bakoitzaren errentaren arabera. Diru-laguntzen eskaerak irailaren 1etik abenduaren 15era egin ahal izango dira.
Diruz lagundu daitekeen gastuaren xedea Amorebieta-Etxanoko udalerriko establezimenduetan eskolako materiala eskuratzea estaltzea da. Materialaren barruan sartzen dira papertegiko artikuluak, uniformeak, betaurrekoak eta arropa, baita eskulanetarako materialak ere beste batzuren artean.
Etiquetas: Amorebieta-Etxano