ELORRIOKO UDALA: «Aurtengo Buzkantz jaia ikusgarritasuna eta kalitateagatik nabarmendu da»
TURISMO ELORRIO
2014tik egiten den Buzkantz jaia arrakasta handiz ospatu da, eguraldi onak eta parte hartze handiak lagunduta. Zapatuko pintxo birak harrera ona izan zuen, eta zeresanik ez domekako herri dastaketak.
Salgai zeuden 400 tiketak saldu ziren, eta harakinek lau elkarte gastronomikotan eskainitako buzkantzak dastatu ondoren, 360k eman zuten botoa. Gehienek Akebaso berria harategiari bozkatu zioten, hala, hark eraman zuen saria, atzo, martitzena, egindako ekitaldian. Beste hiru lehiakideak Onandia, Mikel eta Fernando Rekalde harategiak izan ziren, azken hori iazko irabazlea.
TURISMO BULEGOA
Turismo bulegoko antolatzaileek jaialdia kalera ateratzeko apustua egin dute aurten, baita asmatu ere. Plazan puzgarriak eta globoflexia ikuskizuna egon ziren etxeko txikienentzat, eta stand-a ere bertan kokatu zuten lehen aldiz. “Horrek ikusgarritasuna eman dio Buzkantz Jaiari”, adierazi dute.