Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:59 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Berton Bertokoa taldeak ikastetxeetan jangela eredu barria aldarrikatzen jarraituko du uda ostean

Izaskun Ellakuriaga

Ekainaren 10ean Abadiñon egin zen jaia “erabat arrakastatsua” izan zela nabarmendu dute eta komunikabideetara bidalitako oharrean eskerrak eman dizkiete boluntario lanetan ibili zirenei, jaia antolatzeko babesa eman zieten erakundeei eta jaiaz disfrutatu zuten guztieri. Ikasturtea amaituta, uda ostean lanerako bi ildo nagusi izango dituztela aurreratu dute:  jangela eredu berria aldarrikatzen jarraitzea eta instituzio ezberdinekin hartuemanak lantzea “berton bertokoa” errealitate bihurtzeko.

03-durangaldea-eskuma-673

ARGAZKIA · ANBOTO astekaria

Ekainaren 10ean Berton Bertokoa taldeak Abadiñon jaia egin zuen. Goizetik gabera antolatutako jaian familia giroa nagusitu zela eta ekimena arrakastatsua izan zela nabarmendu dute: 100 bat boluntariok parte hartu zuten jaia antolatzen, 300 lagun elkartu ziren bazkaritarako, 500 ogitarteko saldu ziren, bertoko edari eta izozkiak saldu ziren eta antolatutako ekintzetan ez zen ezbeharrik egon.

· Helburu bakarra · Abadiñora gerturatu ziren guztieri ezezik, Landa  Garapen Elkarteari, Atxondoko Udalari eta Abadiñoko Udalari ere eskerrak eman dizkiete emandako erreztasunengatik.  Azpimarratu nahi izan dute, gainera, helburu ekonomiko gabeko jaia izan zela. Helburu bakarra, berton bertokoa erabilita eta modu jasangarrian, jangela eredu bat aldarrikatzea izan zen.

Aldarrikapen horrekin lotuta, Euskadiko epaitegi gorenak emandako azken epaiaz iritzia ere eman dute. Konpetentzia epaitegiak katering enpresei jarritako isuna %60 murriztea erabaki du. Horretarako arrazoietako bat Eusko Jaurlaritza egoeraren jakitun zela izan da. Berton Bertokoa taldetik lotsagarritzat jo dute enpresen jarrera eta eusko jarularitzak ez ikusiarena eginez izan duen jokabidea ere bai.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu