Igandea,
2025ko Otsailak02

MugaKultura

loader-image
Durango
9:48 am,
temperature icon 6°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

420 parte-hartzaile Amorebieta-Etxanoko udalekuetan

Mugalari

 Guztira Amorebieta-Etxanoko 340 haurrek hartuko dute parte 2017ko Udaleku Irekietan, aste honetan hasi eta uztailaren 21era bitartean. Udaleku Irekiak 4 eta 10 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta daude, eta bi talde egiten dira adina kontuan hartuta.

Udalekuak 2017

Udalekuak Larrea eskolako instalazioetan egingo dira, bai eta udalaren kirol- eta kultura-instalazioetan ere. Ordutegia honako hau izango da: 09:00etatik 13:00ak edo 15:00ak arte.

Udalekuek irauten duten bitartean, etxeko txikiek aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute. Horretarako, zentro bakoitzean jolas-parkeak jarri dira puzgarriekin, ohe elastikoekin, ur elementuekin… Halaber, astean behin irteerak egingo dituzte Bizkaiko beste udalerri batzuetara. Gainera, beste hainbat jardueren artean, igerilekura joan eta familientzako emanaldietan parte hartuko dute.

Udalekuetako programa Udako Zineman oinarrituta diseinatu da: haur-zineman aurki daitezkeen gai, balio eta genero desberdinak oinarri hartuta, jarduera-programa erakargarri eta oso bat diseinatzen da, egunero abentura bat bizitzeko.

Gauero Udan 2017

11 eta 14 urte bitarteko 80 zornotzarrek eman dute izena Gauero Udan programan. Ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitartean, primeran pasatzeko aukera izango dute aire zabalean egingo diren jarduera desberdinekin: paintball, piraguak, robotika, igerilekuak eta ortua lantzearekin zerikusia duten jarduerak, besteak beste.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu