BUZKANTZ JAIA · Pintxo bira eta odoloste txapelketa asteburu honetan Elorrion
TURISMO ELORRIO
Gero eta gertuago dago buzkantza protagonista bihurtzen den hitzordu sorta. Elorrioko turismo bulegoak antolatuta, eta Elorrioko Merkatari Elkartearen eta Iturrizoro elkartearen babesa lagun, osagai askotako asteburua izango dute herritarrek aurretik. Hasteko, pintxo bira erakargarria egiteko aukera egongo da zapatuan bederatzi taberna hauetan: Mai, Bikale, Amilibia batzokia, Zubiertz, Xelai, Tanger, Parra, Portalekua eta Zuloa.
Biharamunean, hilak 10, jarriko da martxan odoloste txapelketa eta herri dastaketa Buskantz, Alkartu, Pitxar eta Lagun Toki elkarte gastronomikoetan. Hala, 10:00etatik 13:00etara pintxo tiketak salgai egongo dira plazako stand-ean, 8€ren truke. 12:00etatik 14:00etara luzatuko da dastaketa lau elkarteetan, eta 14:15ak arte eman ahalko da botoa turismo bulegoan. Bitartean photocalla, umeentzako puzgarriak eta globoflexia moduko ekintza dibertigarriez gozatzeko aukera egongo da plazan.
Bukatzeko, asteartean, hilak 12, odoloste txapelketaren sari banaketa ekitaldia garatuko da Iturri Kultur Etxean, 13:30ean.