Gure Esku-tik Jaed-en eskuetara
Testua · Durangoko Gure Esku Dago
Pasa den Maiatzaren 7ko galdeketa dela eta Durangoko Gure Esku Dagok herriko merkatari eta ostalariek emandako opariekin tonbola antolatu genuen. 160 sari inguru zozketatu genituen. Asko eta asko eman ditugu jada baina beste batzuk banatu gabe gelditu dira eta jasotzeko epea luzatu arren tonbolako opari batzuk ezin izan ditugu eman.
Hori dela eta Durangoko Gure Esku Dagok opari horiek herriko elkarte bati ematea erabaki du. Hala, behartsuen alde lanean diharduen JAED elkarteari eman dizkiogu Tonbolan jaso gabe gelditutako opariak.
Ekainaren 6an, martitzena, Iñaki Gorritxategi JAED-eko kideak jaso ditu opariak Gure Esku Dagoko kideen eskuetatik.
Horrela, merkatari eta ostalariek Gure Esku-ri esku zabal emandako opariak ez dira alferrik galduko.
Bestalde, Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldiak bultzatzen jarraitzen du bai herri mailan nola maila nazionalean. Hala ekainaren 10ean, larunbatez, Bilbon egingo den ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hitzordua arratsaldeko 17.30etanizango da eta galdera ikur erraldoi bat irudikatuko dugu, kamiseta laranjak soinean eta globo gorriak eskuetan.
Eguraldi bikaina enkargatu dugu, animatu eta etor zaitezte!