Magrebeko, El Salvadorreko eta Indiako emakumeen errealitatea erakutsiko du Amorebieta-Etxanok
Mugalari
· «Hegoaldeko eta Iparraldeko emakumeak. Indiako, El Salvadorreko eta Magrebeko esperientziak” jardunaldia ekainaren 7an egingo da
· Hitzordua Zelaietako Auditorian izango da, 18:00etatik 20:00etara
Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Sailak topaketa hau antolatu du datorren asteazkenean, ekainak 7: “Hegoaldeko eta Iparraldeko emakumeak. Indiako, El Salvadorreko eta Magrebeko esperientziak”. Jardunaldia Zelaieta Auditorian egingo da, 18:00etatik aurrera, eta helburu izango du herrialde horietako emakumeen lana eta esperientzia eta errealitate batzuen bilakaera ikustaraztea.
Jardunaldia Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu da, maiatzaren 28a, eta bertan aurkeztuko dira Indian, El Salvadorren eta Magreben emakumeentzat abiatu diren burujabetze-programa batzuk, udalak finantzatutakoak. Alfabetatzeari, produkzio-tailerrei eta mikrokredituei lotuta daude, baita muturreko pobrezian dauden inguruetako emakumeen prebentzio-osasunari ere.
Jardunaldian izango dira Sarai Martín, Parekideko zuzendaria, eta Amparo Estellés, Amanecer Solidarioko presidentea. Bestalde, orain dela bi urte Amorebieta-Etxanoko Udalaren babesaz burujabetze-prozesu bat hasi zuten Magrebeko emakume-talde batek bere esperientziak aurkeztuko ditu.
Jardunaldia amaitzeko, Durga Poudel-ek, nepaldarra, Bollywoodeko dantza-ikuskizuna eskainiko du.