Berezi kafetegia eta Boroa Jatetxea izan dira ‘Zornotzan Jan Alai’ txapelketaren seigarren edizioaren irabazleak
Boroa Jatetxean “Atuna arinki marinatua eta ahuakatea irasagar belo espeziatuan, zitrikoen lurrindun foie grasaren gainean” izenaz atondutako pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren seigarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikideen aburuz. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.
Herri pintxorik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten hiritarren bozketa bidez izendatua, Berezi kafetegiko «Berezi» izenekoa izan da. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.
Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da:
1.- Berezi
2.- Boroa
3.- Uranga
4.- Vintage
5.- Singing munch
6.- New Castle
7.- Bar Javi
8.- Sukoi
9.- El Cojo
10.- Izaro jatetxea
Beste alde batetik, lehiaketan parte hartu duten herriko 32 taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Berezi erretegiko Kontxi Iruarrizaga zerbitzariaren profesionaltasuna nabarmendu da.
· Hiritarren partaidetza · Eskerrak eman nahi dizkie Udalak Amorebieta-Etxanoko ostalariei euren inplikazioagatik eta hiritarrei ere, joan den urteko moduan, bat egin dutelako txapelketarekin eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria.