Tabako Gabeko Eguna ikusgarri egingo dute Durangon
I. Ellakuriaga
Durango Merinaldearen Amanomunazgoko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuko kideak Munduko Tabako Gabeko Egunarekin bat eginez kalera aterako dira maiatzaren 31n.
Ezkurdi plazan stand bat jarriko dute arratsaldeko 4etatik 7etara eta tabakoa erretzearen ondorioei buruzko informazioa banatuko dute. Horrekin batera, tabakoa erretzeari uzteko antolatzen dituzten ikastaroei buruzko informazioa banatuko dute eta, nahi duenak, bertan apuntatzeko aukera izango du. Txokolatinak, gozokiak eta globoak ere informazio puntuan jendearen artean banatuko dituzte.