Parke bio-osasungarriak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Elorrioko Udalak
Mugalari
Kurtsoak zazpi saio izango ditu maiatzean eta ekainean zehar. Erabiltzaileak Aldatsekua parkeko Adinekoen Egoitzan bilduko dira, asteazkenero, 11:30ean.
Elorrioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, ‘Parke osasungarriak gozatu’ ikastaroan izena emateko epea zabaldu du. Kurtso horren bitartez, herriko nagusienek parke bio-osasungarriak erabiltzen ikasteko aukera izango dute.
Maiatzaren 17an hasi eta zazpi saiotan luzatuko da maiatzean eta ekainean zehar. Erabiltzaileak Aldatsekua parkeko Adinekoen Egoitzan bilduko dira, asteazkenero, 11:30ean. Profesionalek gidatuko dituzte saioak.
· Izena emateko ·
Ikastaroa dohakoa izango da eta plaza mugatuak izango ditu. Izena emateko, 607 634 613 telefono zenbakira deitu ala kirola@elorrio.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.
Etiquetas: Elorrio