Larunbata,
2025ko Otsailak01

MugaKultura

loader-image
Durango
10:01 am,
temperature icon 10°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 23 Km/h

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika eskolako ikasle ohiek lau kontzertu eskainiko dituzte

Gaur ostirala, maiatzak 12, goi mailako kontserbatorioetan dabiltzan ikasle ohiek kontzertua eskainiko dute Bartolomé Ertzilla Musika Eskolan. Guztira lau emanaldi eskainiko dituzte, eta ostiralekoa izango da lehenengoa. Ikasle horiek Musikenen (Euskadiko Goi Mailako Kontserbatorioa), eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan dabiltza ikasten, eta Durangoko Musika Eskolan aurkeztuko dute euren ikasketen azken errezitala.

Lehenengo kontzertua maiatzaren 12an, arratsaldeko 19:30ean izango da, Elena Arbonies Klarinete-jole durangarraren eskutik. Elena Bartolome Ertzilla Musika Eskolan hasi zen 4 urte baino ez zituenean. Klarinetearen Erdi Mailako ikasketak ikastetxe honetan egin zituen, eta 2013 urtean Musikenen sartzeko sarrera froga gainditu zuen. Bigarren kontzertua maiatzaren 19an izango da, Asier Elias-en eskutik; bateriako goi mailako ikasketak Nafarroako Kontserbatorioan amaitzen ari da. Hirugarren kontzertua Karol Argiarro txistulariak emango du, maiatzaren 27an, 12:00etan. Karol Durangoko Musika Eskolan hasi zen 5 urte baino ez zituenean, Erdi Mailako ikasketak ere Durangon egin zituen eta Musikenen sartzeko sarrera froga gainditu zuen 2013 urtean.

Egun berean, arratsaldeko 19:00etan, Dani Del Valle gitarrista ikasle ohiak bere ikasketen azkenengo errezitalaren kontzertua eskainiko du. ontzertu hauek guztiak dohainik izango dira.

Halaber, esan beharra dago beste bi ikasle ohiek goi mailako ikasketak Donostian eta Iruñean amaituko dituztela; Ane Ibarra biolin-jotzaileak eta Ekaitz Mardaras oboejotzaileak. Azken hau Durangoko Musika Eskolan hasi zen txikitatik, 5 urterekin, eta erdi mailako ikasketak ere hemen amaitu zituen, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan sartu aurretik.

Durangorentzat orokorrean eta baita musika eskolarentzat ere, berri oso ona eta pribilegio handia da Durangoko Musika Eskolan hasi ziren ikasleek goi mailako musika ikasketak amaitzea nota altuekin, eta gazte horiek profesionalak izatea musika arloan.

Durangorentzat bereizgarri artistiko handia da musikari hauek etxean izatea, herrira kultura eta aberastasuna ekarriko dutelako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu